Errekan behera
Testua: Pepe Maestro
Marrazkiak: Mercè López
Itzulpena: Patxi Zubizarreta
EREIN, 2023
-------------------------------------------------------
Liburu hau dugu Bioletaren sekretutegia bildumako lehen alea; bigarrena Ustekabea etxaldean dugu. Lehen ale honetan Bioleta, zortzi urteko neskatxa berezia, eta haren amona aurkezten zaizkigu. “Bioleta irakurzale amorratua da. Dena irakurtzen du: zuhaitzetako azalak eta hostoak, animalien aztarnak, baita hazien, intsektuen eta hegaztien joan-etorriak ere… Bioletak zortzi urte ditu, eta bi txirikorda –zumezko hari batean bilduak–, eta amona miresgarri bat”. Horrelaxe hasten da liburua, eta irakurleak ikus dezakeen bezala, oso neska aparta dirudi Bioletak.
Liburuan neskatxaren egunerokoak aurkezten zaizkigu, ematen dituen paseoak Barrabas mastin txakurrarekin, errekan duen kobazulo sekretua, nola gozatzen duen animalien kontuekin… baita ehiztari batekin duten enkontrua ere, berak eta Barrabasek, txakurraren zaintzapean ibiltzen baita beti Bioleta.
Argumentu aldetik, beraz, arina eta entretenigarria da liburua; testu gutxi eta ilustrazio ugariz lagunduta; irakurle hipotetikoaren gustuko kontuak eta protagonistarekin bat egiteko moduko gertakariak eta gogoetak. Ilustrazioek, gainera, hori guztia errazago eta gozoago egiten dute.
Liburuak, baina, badu aparteko meritua edo berezitasuna. Idazkera, istorioa kontatzeko erritmoa: “Baltsan doa. Barrabasekin batera, errekan behera. Paladaka hasi da Bioleta: errekaren indarra neurtu behar du, ur korrontearen erritmoarekin bat egin nahian. Elkarrizketa bat da: ura eta bera”. Poetikotasunetik gertu, narrazioa arina da, baina ez samur eskainia.
Kontakizunak badu, gainera, misterio edo arrisku puntua; ehiztari baten arrastoa topatzen dutenean, “bat-batean, tiroa. Eta erreka geratu da ezin isilago. Isiltasunak hartu du erreka bazterra. Dena gelditu da une batetik bestera. Bioleta ausarta ere harria baino isilago geratu da”.
Amaiera zoriontsuak irakurlearen irribarrea ere sorrarazten du, baina, batez ere, Bioletak amonaren etxean bizi dituen istorio gehiagoren berri izateko gogoa pizten.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]