Emakumeen eskubideen borrokan ibilbide luzea du Alba Alfagemek. Indarkeria matxistetan aditua da, Brasil eta Indiako hainbat gobernuz kanpoko erakunderekin lan egin zuen eta azken urteetan Kataluniako Generalitateko Barne Saileko aholkulari izendatu dute eta Universitat de Girona eta Universitat de Barcelonako irakaslea izan da.
Kataluniako Generalitatearen aholkularia zara. Nola suertatu zen aukera?
Bereziki konplexua eta patriarkatuaren adibide gardena den Barne Saileko aholkulari izatea proposatu zidaten; sail horretan lidergoa betidanik gizonezkoena izan da eta bereziki maskulinizatuta dago. Nire erronka hasieratik izan zen kontseilaritzaren egoera feminizatzea, zuzendaritza karguak zituzten emakumeak gehituta eta dinamikak aldatuta. Gogorra izan da, erakundeak toki itxiak dira eta joera matxista nabarmena da; nekagarria izan daiteke, baina, aldi berean, gauzak aldatzea posible dela egiaztatzeko aukera izan dut eta horrek konpentsatzen du.
Erakundeetatik nahikoa egiten ari da gizon eta emakumezkoen desberdintasunaren kontra borrokatzeko?
Geroz eta erakunde gehiagok kontzientzia hartu dute. Lan handia egiten ari da statu quoa aldatzeko, baina sekula ez da nahikoa. Ibilbide luze bateko abiapuntuan gaude.
Aurrerapausoetako bat izan da ‘Soilik baietz da baietz’ eztabaidagarria. Zer deritzozu?
Lege horrek aurrerapen nabarmena dakar indarkeria matxistaren kontrako borrokan, aldiz, gizarteko sektore eskuindarrek sustatu, baina, ezkertiarren artean ere azaleratu den erantzun erreakzionarioa nagusitu da. Arazoa da fokua mugatu dutela zigor kodean, baina ez zaio baliorik eman legeak bermatzen duen arreta integralean, biktimen konponketan, eta, funtsean, bere horretan ekarri dituen aurrerapenetan. Montero ministroak ordaindu duen prezioa onartezina da.
Rubiales auziaz: "Hasieran ulertezina iruditu zitzaidan ikustea gizarteak denbora behar izan zuela, edonork ikusi zituen irudi horiek irudikatzen zutena eraso eta indarkeria sexual gisa izendatzeko".
2021ean Quan cridem els nostres noms (Gure izenak oihukatzen ditugunean) liburua argitaratu zenuen. Emakumeen kontrako isilpeko guda bat dagoela erraten duzu. Bi urte pasa dira, gudak jarraitzen du?
Zorionez, hain isilpean ez egoteko borrokatzen dugu, baina gudak bere horretan jarraitzen du, bai. Denbora luzez patriarkatua saiatu da emakumeon kontrako erasoak eta indarkeriak zatikatzen, horregatik zen hain zaila egiturazko arazo gisa ulertzea. Orain begiak irekitzen hasi gara, hasi gara ulertzen arazoa patriarkatuan gizonezkoek duten boterea dela. Terrorismo matxista deitzen diot nik, ez baitago matxismoaz aparte hainbeste emakume erailtzen dituen fenomenorik. Ezin dugu ahaztu gure gizartean emakumezkoen heriotzen eta ziurgabetasunaren lehendabiziko arrazoia direla indarkeria matxistak.
Nola bizi izan duzu Rubiales auzia?
Hasieran ulertezina iruditu zitzaidan ikustea gizarteak denbora behar izan zuela, edonork ikusi zituen irudi horiek irudikatzen zutena eraso eta indarkeria sexual gisa izendatzeko. Argi dago erantzun hori inokulatuta dugun matxismoaren termometroa izan zela.
Rubialesek dimititu behar zuen ostiral hartan, baina ez zuen egin. Zuk eskerrak eman zenizkion Diari Ara-ko artikulu batean, zergatik?
Egin zuen prentsaurreko beldurgarri hura matxismoaren ikastaroa izan zelako; Jenniri errua bota zion, euforiaz hitz egin zuen, feminismo faltsuaz… Mintzaldi hark eragin zuen jende askok begiak irekitzea, bertatik bertara ikusi zutelako matxista bat letra larriekin, neandertal bat. Bere hitzaldiari esker kontzientzia hartu zuen jende askok eta hainbat sektoretako erantzuna ekarri zuen.
Rubialesen musuak iraultza bat eragin zuen, inflexio puntu bat.
Ez baita musu bortxatu bat bakarrik; auzi horrek agerian uzten ditu gizartean, enpresetan eta erakundeetan instituzionalizatu eta normalizatu diren indarkeria matxistak eta botere erasoak. Jenniri emandako musuak oihartzuna izan du, guztiok bizi izan dugulako antzeko erasoren bat. Desberdintasuna da gauzak aldatzeko arrakala bat ikusi dugula.
Jennik salaketa jarri zuen azkenean. Zenbateraino da garrantzitsua hori?
Garrantzitsua da, baina egin ez balu ere ulertuko nuke. Eztabaida juridikotik ihes egitea komeni da; zigorraren bideaz haratago, inportanteena delako gizartearen, erakundeen eta elkarteen erantzuna.
Badago bere salaketa zalantzan jarri duenik, ospatu zuelako, Ibizara oporretan joan zelako…
Eraso baten aurrean dagoen erantzuna ez genuke epaitu beharko. Baina, bai, patriarkatuak emakumeen kontrako bonbak botatzen jarraitzen du, gure duintasuna eta sinesgarritasuna gutxiesteko.
Futbolari mutilen salaketa lotsatia izan da, orain arte.
Lotsagarria izan da, eta era berean, erantzun urri hori bada gure gizarteak duen arazo larri baten isla; gizonezkoak ez dira interpelatuta sentitzen. Hori da erronka nagusia: gizonezkoek ulertzea indarkeria matxistak maskulinitate heteropatriarkal eta normatiboak sortu dituela. Emakumeon historia zapalduta egon izan da patriarkatuak inposatutako isiltasunarekin. Isiltasun hori sortzen da gure ahotsak lapurtzeko, sinesgarriak ez bagara, ez dugulako espazioa okupatzeko aukerarik. Eta ezin dugu ahaztu indarkeria matxista baten aurrean isiltasunak erasotzailea indartzen duela.
Zerbait irakatsi digu Rubiales auziak?
Noski, agerian ikusi dugu indarkeria matxisten kontra borrokatzea posible dela eta aukera dugula, gizarte patriarkalaren kontrako alternatiba bat eraikitzeko.
"Feminismoak bizitza salbatu dit eta, era berean, ahalbidetu dit nire bizitzan zehar, neska edo emakumea izateagatik bizi izan ditudan hainbat pasarte ulertzea. Feminismoari esker identifikatu ditut bizitako hamaika injustizia eta indarkeria. Ez bakarrik nik pairatutakoak, baita inguruan ditudan eta gizonezkoen munduan borrokatzen zuten emakumeek jasandakoak ere; amak, amonak eta hainbeste lagunek, hain zuzen ere. Identifikazio prozesu hori egiteaz haratago, feminismoa nabigazio iturri ere izan da niretzat, eta ulertarazi dit patriarkatuaren kontra borrokatu eta alternatiba feminista bat eraikitzea posible dela".
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]