Whartonen Etham Frome irakurri aurretik bi hitzaurre aurkituko ditu irakurleak: lehenengoa ,itzultzaileek beraiek idatzitako sarrera argigarri bat da, eta autorearen testuinguru zein datu biografiko batzuk jasotzeaz gain, liburuaren analisi zehatza ere egiten dute; eta bigarrena, autoreak egindako hitzaurrea da, biziki interesgarria gainera. Izan ere, emakume idazle batzuk erabili izan zuten (edo duten?) estrategia erabiltzen du: umiltasun inpostatu bat performatzen du (nire meritu bakarra da, agian, igarri izana obra haietan erabilitako prozedura orobat aplica lekiokeela nire kontakizun xumeari) berarengandik espero ez dena egiten jarraitzeko: idatzi.
Liburuaren lehen esaldiak harrapatu nau ni. Irakurri orduko jakin nahi izan dut zein den ahots narratiboak zatika- zatika eta jende askoren ahotik hainbestetan entzun duen historia hori. Esaldia intrigaz beterikoa da, misteriotsua. Baina informazio esplizitu horretaz gain, jendea elkar ezagutzen den espazio batean kokatzen gaitu. Ziurrenik herri txiki batean, ziurrenik landa eremuan.
Gauza askotan asmatzen du Whartonek (arrazoi askogatik da XX.mendeko idazle garrantzitsuetako bat) baina bereziki pertsonaien arteko tentsioan eta orekan egiten du distira. Hirugarren pertsona orojakilea da ahots narratiboa; autoritatezko ahotsa da, dena dakiena: besteak beste, pertsonaiek esaten eta (bereziki) isiltzen dutena edo esaten dutenaren, erdizka erakusten dutenaren eta egiten dutenaren arteko desberdintasuna. Ahotsak konplize egiten gaitu eta irakurtzen ari garenaren testigu.
Ethan Fromek bi emakumeren artean hautatu behar du: maite ez duen Zeena emaztea, kexatia eta iluna dena (XIX. Mendeko etxeko aingeruaren adibide bat izan daitekeena) eta Mattie, gaztea, bizipozez betea dagoena (XX.mende hasierako emakume berrearen adibidea). Liburuak aurrera egin ahala intentsitatea igo egiten da eta Zeenaren mesfidantzak eta jelosiak, Ethan Fomeren barne borroka kartsuak eta Mattieren maiteminak egoera atomikoa sortzen du.
Liburu ingeniosoa da benetan, ironiaz betea eta dilema moral baten aurrean jartzeko gaitasuna duena, sakona. Erritmo pausatua du baina intrigaren elementuak aurrera egiten laguntzen digu eta oso ongi irakurtzen da.
Liburu hau azken urteetan ikusten ari garen gorakadaren beste adibide bat da (bide batez, esan guztiz beharrezkoa eta zoritxarrez nahikoa ez dela): emakumeek sortutako literatura unibertsala euskaraz irakurtzeko aukeran beste urrats bat. Miren Arratibel eta Aintzane Atelak egin dute euskararako zubi lan benetan profesionala.
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.