Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Azkarate pelotariari elkarrizketa
Azkarate txapeldunaz izketalditxu bat
Aurtengo pelota txapelketa asi zanik geiago dago urduritasun pizka bat pelotazalian tartian, da, batez bere bizkaitarren tartian, Azkarate pelotari kementsuak barriz, zazpi'garrenez, txapeldun urtengo dauskun edo ez. Ori iakiten ain dago gaitz!, berak be biarbada, eztakitalako zer egin lezaken, nai-ta ondo trebetuta aurkitu. Pelota-zalien urduritasun ori ikusirik erabagi neban pelotari urtenena baizen euskaldun jatorra dan orretaz izketalditxu bat egiten juatia, berak, Azkarate'k esaten dauskuna gure irakurliai jakiñ arazoteko.
Esandako oldozpenak buruan doguzala, juan gintzazan Jorralla onen zazpi'gn Elorrixo'n goialdetxuan, antziñako ildegi ospetsua zan Argiñeta barrengo larren eguzkibegi baten Azkarate'k dauken etxe apañera, bertan aurkitutzeko bere emazte liraiña da, urte bi'ko semetxu polit ederra lagun daituzala. Sendi argi maitekor au agurtuaz batera esan geuntzan, ZERUKO ARGIA ta ANAITASUNA erakutsiaz, ze asmutaz etorri giñan bere etxera ta, aldizkari oneigtarako egiten dautseguzan itaun batzuri erantzun gura eban.
Beste izparrigetarako be gertu egoten naz itz egiteko, ta, askotzaz pozago euskerazko orreitarako izan ezketiño. Astero irakurten dot ZERUKO ARGIA eta aurkitutzen dedanetan ANAITASUNA.
-Jayotzez, eta zetan esan bez izaten, Elorrixotarra zara, ezea?
–Bai, jayotzez da bijotzez be.
Ori da norberan errila benetan maite izatia, ez guaz zenbat urte daukozuzan esaten edozein pelotazalek dakianlako; zenbat urte daruazuz pelotaritzan?
–Amabost guztiz, amabi ogibidezko edo profesional.
–Zenbat jokaldi, partidu lez jokatu dozuz ogibidezko lez?
–Ziur-ziur ezin neuskitsu esan baña, berrogei ta amarretik irurogei'ra batez beste urtian.
–Orduan, berrogei ta amabost esango doguz, eta, berataz seireun da irurogei (660) inguru. Zenbat bidar jokatu dozu amaiera edo finala?
–Guztitz jokatu dodazan jokaldiak ba'litzake zerbait geiago izatia baña, tira orretaiko bat izango da. Finala zortzi bidar jokatu dot eta seitan irabazi.
–Zortzi bidar jokatu-ta sei'tan irabazi, txapeldun urten, garaipen edo triunfo ederra zeuk lortu dozuna: Aurkalaririk, kontrarioik gogorrena?
–Azkenengua. (Irribarrez esan dausku).
–Pilosopi ederra zeuria; ezdozu esan gurako azkenegua Atano izan dalako?
–Ez, ez, danak izaten diralako baño gogorrak, baña, azkenengo jokatutzen dana txarrena.
–Etzabixela ondo azken aldian, dirauskue, jakin litzake zergaItik?
–Bai-egija da, enaz ondo ibilli, esku baten kallu bat euki dot eta, min emoten izan eustan baña, zorionez ebagi dauste ta, laster gertuko nazelakuan nago.
–Zelan ikusten dozu aurtengo txapelketa?
–Beti lez gogor, edo gogorrago, geruago ta urte geiago daukaguzalako (irri-barrez) .
–Zein uste dozu izango dala amaiera zutaz jokatuko dabena?
–Ezin neuskitzu erantzun, izan litake Atano edo Retegi, gogor dago-ta.
–Barriz txapeldun urtengo zarela uste dozu?
–Orixe gura neuke ta alegin guztiak egingo dodaz, baña, gero ikusi biar!
–Ze gertakizun egiten dozu ondo aurkitutzeko?
–Lo asko, ginasia, mendia ta jan garbixa baña sendua.
–Guk, bizkaitarrok, zuk barriz garalle urtetia gura genduke, baña, orre. tara ezpa-da, onenak urten dalela, eta onena or zu izango al-zera. Beste zerbait Illari?
–Neure biotzeko agur bero bat ZERUKO ARGIA ta ANAITASUNA'n irakurle guztiai.
–Orretara idatziko dogu zeuk esana, gure irakurle pelotazale guztiak pozez irakurri daien.
J. ALTUNA
Azkarate aita, semetsuaz
8
GaiezKirolaPilotaPilotariak
GaiezKirolaPilotaTxapelketak
PertsonaiazAZKARATE2
EgileezALTUNA2Kirola