Igerilarien gorputzak

Informatiboek esan dute, ikustea merezi duen informatibo ia bakarrak, behintzat –Iparraldearen orenaz ari naiz, noski, ironia izpirik gabe–: euskaldun bat izan da aurten gure ordezkari Mister France lehiaketan. Euskaldun, ezen ez soilik euskal herritar, gainera Miarritzeko. Eta kirol entrenatzaile. Coach, zehatzago. Masa muskular gehiegi lehiaketarako, nahita galdu behar izan zuen –badakizue, ohikoan egiten ditugun gauza horiek–. Halere, fisikoa ezinbestekoa dela ukatu gabe, burua aldarrikatu du: “Nik badut mezu bat emateko jendeari, kirola egin dezatela egunero, ongi izateko”. Tira, izan zitekeen “irakur dezatela Pierre Bourdieu egunero, ongi izateko”, baina ez dago gaizki. Domaia da, hartara, titulua Okzitaniako lehiakideak irabazi izana.

Gera gaitezen, ordea, gure misterraren mezuarekin. Kirola egin behar dugu, gainera egunero. Betidanik egon naiz kirolaren kontra, oso, ezinikusiraino. Horrexegatik ez dut sekula praktikatu. Ea, sekula, gazte garaian bai, nola ez, baina egiaz kirola egiten ari nintzenaren kontzientziarik gabe. Gero egia da urteekin herdoil moduko bat hasten zarela nabaritzen, min bat han, min bat hemen. Eta mugimendu minimo bat eskatzen dizula gorputzak berak, exijitzen. Horregatik hasi naiz praktikatzen niretzat kirol egokiena izan daitekeena: igeriketa. Eta ez hainbeste denik eta kirolik konpletoena omen delako. Igeriketa aukeratu dut, batez ere, igerilarien gorputzengatik. Halako gauza perfekturik. Ez gaizki ulertu, mesedez. Ez bilatu patologiarik: edertasunaren gorazarrea da, ez besterik. Eta kapital erotikoaren aitortza, kapital ekonomiko, sozial eta kulturalaren aldean, segur aski eliteek erabat monopolizatu ezin duten bakarra delako. Dirurik, ikasketarik, kontakturik ezean, kapital erotiko garrantzitsu baten jabe izan gaitezkeelako. Biologia alde, baina akaso kirol pixka batek lagunduta ere.


ASTEKARIA
2020ko urtarrilaren 26a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude