Zazpi millatik gora partidu jokatu ditu ogeita amar urtean


1968ko martxoaren 31n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Irura raketistari elkarrizketa
"IRURA" Raketistari Zilarrezko Deporte-medalla
Zazpi millatik gora partidu jokatu ditu ogeita amar urtean
Beiñ baño geiagotan, Zeru'ko Argia'n azaltzeko asmoz, galdekizuna egin nai izan diot Irura raketistari; beti, ordea, "gero, gero" esaten zidan. Zillarrezko medalla iditxi dula-ta gaur galdetu egin diot oraiñ ere ez?–"Oraiñ bai", erantzun dit, baño raketari buruz galderak izatekotan, gañontzean, ez. Eta ala asi natzaio galdetzen.
–Nungoa zaitugu?
– Irura'n jaioa naiz. Ori dala-ta IRURA izengoitiz ezaguten izan naute danak, baño Eladia Altuna Balerdi dira nere izen abizenak.
–Dirudienez zu izan ziñan Tolosa inguru ontan lenengo raketista, nola asi ziñan pelota jokuera ontan ?
Gure ume-garaian izugarrizko zaletasuna zan pelotarako Irura'n. Gure "Uníversidadea" eleizpea edo zimitorioia zan eta antxe txandatuz danok: sasoiko, gazte ta umak, goiko ta bekok, langille ta estudiantek, D. José Erretorea maixu genula, pelotan aritzen giñan. ¡­Amaika alpargata pare autsi ta oiñazpi-urratu egin genun!
Oraindik gogoan daukat gure erretore jauna, sotana-barrenak jaso ta patrika zulotik atera-ta. pelotan jo ta ke, ta partidu ondoren pelota-laguneri ardo ederra ematen.
–Eta profesional modura ?
–Baño itz besterik gabe, nuan zure galderari erantzutera: egun batean. askotan bezela, kideko mutikoekin, zimitorioan, eskuz- jokatzen ari nitzala, jaun bat etorri zan (Villabona'ko Joan Olaso. gero jakin nuanez) eta puska batean begira egonda gero, "Madrid" frontoiko empresario zan Anabitarte jaunari itz egin zion eta onek bi raketa biali zizkidan, aiekin pelotan egiteko esanaz. Andik urte betera eda probatu niñuten eta... Madril'era "Madrid" pelota–lekuan, I936 gn. Otsaillaren 2n. jokatu nuan lenengo partidua. Urte artan "Penalty" izena zuan deporte– asterokoak iru neska atzelari artean jokatzeko kopa bat ipiñi zuan –beste lagunak Jesusa ta Vitorina ziran? eta neri eman zidaten. Au izan zan nere lenengo kopa.
–Zu bati atzean jokatu al zara?
–Ez, asiera artan, aurrean jokatu nitzan, (nere 1.° partiduan atzelari Vitorina izan nuan) baño joa aundia neukala ta beriala atzean jarri niñuten eta nere bizi guztian atzean jarraitu det.
–Pelota-leku askotan jokatu al zera?
–Esate baterako, Españi'ko frontoi guztietan. Temporada osoak egin ditut:
Madrid'eko F. Iberia, Chiqui-jai, F. Madrid'en.
Barzelona'ko Chiqui-jai, F. Condal, F. Principal Palax'en.
Donosti'ko Gros'en. Salamanca' ko Tormes'en; eta partidu banaka batzuek: Iruña, Valentzia' Logroño, Sabadell'en.
–Kanpoa ez al zera jokatu?
–Kanpotako kontratu oso onak izan nitun, baño. ez nitzan atera; luzaro ama gaxo euki nuan; berak etzidan beiñ ere itxas-aruntz joatea galerazi, baño igerri-igerri egiten nion etzula nai, entzute utsarekin pena aundia artzen zuala ta.. gelditu egin bear.
Ama il beziñ laixter, ordea, Habana'ra joan nitzan, "Habana-Madrid" frontoian jokatzera. baño suerterik gabe; illabete batzuetara Kuba'ko matxinada sortu zan eta pozik etxeratu giñanian...
–Partidu asko jokatu al zara?
–Jo itzazu zaspi millatik gora. Urte askoan 28 partidukin egon naiz; gero 25; ondoren 20.
–Gallurreko partiduren bat?
–Eskuz-esku: guretzat eta guztiontzat onena zan Eibar'ko Toni' ren kontra jokatu nituanak. Madrid' eko Iberia'n irabazi egin nion nik, baño Barzelona'ko Palax'en arrek irabazi zidan. Desenpate–partidua Sabadell'en jokatu genuan eta txapeldun gelditu nitzan. Au izan zan –oker ez pa'nago– I942 gn. urtean. Beste partidu famatua I941, gar. urtean, Donosti'ko Gros'en Zaldibar'ko Maritxu II kontra joka tu nuana izan zan. Au ere irabaztea suertatu zitzaidan.
–Partidu txarren bat?
–Baita ere: Toni'ren kontra Españi'ko txapelketa, I943 gn. jokatu ta galdu nuana. Anoeta'ko txikiak 5; tantokin utzi niñuanian.
Eta oraindik oraiñ Anoeta'ko ta Aizarna'ko txikien kontra Agus lagun nuala jokatu nuan partidua: 24 eta 20 geunden, 25era, gu aurretik eta gurea bear zuan partidua... irabazi egin ziguten ¡­Ua pena nerea!
– Trofeo asko al dauzkazu ?
–Batzuk: (eta bere etxeko jantokian ikusi ditudan batzuek jarriko ditut nik emen):
Frontón Iberia–Campeonato de Castilla – Raqueta individual – 1942
Federación Nacional – Raqueta individual–Subcampeona–I943
IV Trofeo "Pueblo" – Torneo de Navidad – Frontón Madrid – año I96I
VII Trofeo "Pueblo" – Torneo de Navidad– Frontón Madrid – año I963
Trofeo "Excmo. Ayuntamiento de Madrid – Campeonato de Raqueta–I966
–Zuretzat pelotari onena raketaz zeiñ izan da?
–Ez da erretxa esaten... onak ainbeste ezagutu izan ditut... nere lenengo denboran; Toni, Carmencita (a) La Bolche, Aureli, Vasquita, Maritxu I eta Maritxu II itzelarik eta aurrelarik, Nati, Gloriatxo
Karmentxu, Julita, Agus etb. Oraiñ Anoeta'ko txikia, onena.
–Eta erabat etxeratzen al zera?
–3I urteetan pelotan jardun da gero, etxeratzeko ordua dala, nik uste. Naiz sorbaldan miña artu jokatzean, segitzeko asmo neukan, baño obeto pentsatu det eta ¡­zer pena! jendeak esatea naiago izan det, ¡­ordua zan! esatea baño. Eta orrela raketa uztea erabaki det. Gañera gaztetxoeri lekua egin bear zaie. ..
–Eta oraiñ zertara jo bear dezu?
–Dendatxoren bat?... Iantegiren bat?... Auskalo . baño zer edo zer sortuko da.
–Eta neska– laguneri eta raketa zale diran guztieri zer edo zer esan nai al diezu?
–Eskerrik asko nekin beti izan duten begiramentuakin eta batez ere emendik eskerrak eman nai dizkiet zillarrezko deporte-medalla neri emateko eskatu ta lan egin duten ainbeste ta ainbeste adiskide leialeri eta "Pelota Vasca"ko Federatzio'ko Buru diranei. Danak ezin aitatu emen, baño oso gogoan ditut ez dauzkat aztutzeko.
YODABE
12

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazIRURA1
EgileezYODABE1Kirola

Azkenak
Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Anna Tsing: kapitalismoaren hondamendietako bizirauteak aztertzen dituen antropologoa

Field Guide to the Patchy Anthropocene: The New Nature (Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria) liburua frantseseraturik, Atlantikoaren alde honetan dugu Anna Tsing antropologo amerikarra uda hastapen honetan. Antropozenoari –gizakion jarduerengatik Lurrean... [+]


Eguneraketa berriak daude