Dolda eta grosa


2019ko ekainaren 09an
Dolda-belarra, Sempervivum Tectorum. Belarriko mina kentzen omen du eta teilatuetan jarri izan da, tximistetatik eta ekaitzetatik babesteko.
Dolda-belarra, Sempervivum Tectorum. Belarriko mina kentzen omen du eta teilatuetan jarri izan da, tximistetatik eta ekaitzetatik babesteko.

Gero eta dolda gutxiago antzematen da kalean. Alkoholak eragindako dardarizoa da dolda. Ez da kalean grosarik ikusten. Grosa, ardo beltzetik edan duenaren ezpainetan geratzen den orbana da. Ez beltza edo alkohol gutxiago edaten delako, ez; mokoa zuritzen, txorroxten ari zaigu eta ardo eta alkohol garestiagoak eta apainagoak, dotoreagoak hartzen ditugu, eta ahal denean ezkutuan. Nola azaldu ba grosa eta dolda!

Dolda-belarra ere bada, Sempervivum tectorum. Izen horrekin, alkoholak eragindago dardarari aurre egiten laguntzen duen belarra dela esan daiteke. Ba ez, belarriko mina kentzen omen du, eta han-hemen beharri-belar deitzen zaio.

Dolda-belarrak ikaragarrizko istorio luzea du gure aldamenean, gure altzoan. Izenak dioen eran, egarri eta eguzki galda txarrenetan ere erraz iraun dezake bizirik, Sempervivum, eta teilatuetakoa da, tectorum. Teilatuak, izan ere, eguzki gordinenean eta lehor-lehor daude. Izotza ere erraz eramaten du.

Landare hau majiazkoa omen da. Teilatuan jartzen da, teilen gainean, lehor eta bero egon dadin, eta aterbean hartzen duen etxea babesten du. Tximistetatik eta ekaitzetatik babesten du. Agi danean, Karlomagnok VIII-IX. mendeen bidegurutzean teilatuetan lantzea gomendatu zuen. Frantsesez, “joubarbe des toits” eta “barbe de Jupiter” esaten diote, teilatuetako Jupiterren bizarra. Zeruaren jainko hori tximistaren eta trumoiaren nagusi zela uste zen garaietako arrasto. Ingelesez, “thunderplant” esaten diote, tximistaren landarea, eta “roof foil”, teilatuko geruza; baita sendatzeko hostoa ere “healing blade”; izan ere, historian zehar, milaka urtean, alegia, sendabelar ezagunenetako bat izan da, hortik gure beharri-belar. Gaztelaniaz izen mordoa du, tartean “sanalotodo” eta “alcachofa de gato”; landarearen itxurak gogora dakar orburuaren lorea, eta teilatuetan, katuen gustuko tokietan bizi denez…

Ingelesez beste izen xelebre bat ere badu: “welcome home husband though never so drunk”, ongi etorri etxera, senar, baina arren inoiz ez hain mozkor. Izen hori erabiltzeko, dolda eta grosa izango zen etxeetan. Borrokaren sua ere bai, dolda-belarrez jantzitako teilatupeetan. Tximistarenetik bezala, su horrengandik ere babesten zuelako deitzen ote diote katalanez “matafoc”?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-07-21 | Jakoba Errekondo
Beldar jantzia

Sits bat bizi da Ipar Amerikan, hegal berdeetan marra mehe zuri izurtu batzuk erakusten dituena. Synchlora aerata du izen zientifikoa, eta sits esmeralda izurtua edo sits kamuflatua esaten zaio. Sitsaren ezaugarri nabarmenena bere hegalen esmeralda kolore hori da. Sitsak hego... [+]


2019-06-02 | Jakoba Errekondo
Ihi mendi hotz

Ihia zer den galdetu dit lagun batek berdantzart. Landareei buruz irakurtzen ari zela, ihiarekin topo egin du. Nire erantzuna hauxe izan zen: belar mehe, borobil txorrotx, belaunetarainokoa. Euskarazko Wikipediak honela dio: “Ihiak alde hezeetan hazten diren belarki... [+]


2017-03-05 | Jakoba Errekondo
Piku-hostoa

Udako oporrak antolatzeko beste proposamen batekin nator. Ekainetik irail erdira arteko tarte horretan goza daitekeen aukera bat. Mediterraneoaren ekialdeko bazterrean, Ekialde Hurbila deitzen dugun horretan, duela 2.000 urte inguru ziren landareen bilduma bat ezagutzeko... [+]


2016-12-18 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Ezpelaz egindako hesi luze bat dugu etxean eta azken hilabeteetan gaixorik dago. Inguruko landare-denda batean esan ziguten gaitz hori oso zabalduta dagoela eta Belthirul izeneko hauts batzuk saldu zizkiguten. Hiru aldiz eman diogu azken hiru hilabeteetan, baina... [+]


2015-10-18 | Jakoba Errekondo
Ile-apaintzailetza

Ile-apaintzaile eta artista ugari dago lorazainen artean. Landareak espaloi lehorretako zulo-ziega-kartzeletan sartu eta nola-hala bizitzera kondenatzea nahikoa ez eta berezko forma naturala ere ezin eraman. Kaleko aldameneko etxekoak, sofan edo besaulkian zangoak zabal-zabal... [+]


Eguneraketa berriak daude