Abertzale herrizale

Maiatzeko udal hauteskundeetara aurkezten den pertsona taldea guztiz berritu du Trapagaranen EH Bilduk. Modu horretan aire freskoz alaiago, anitzago, zabalago eta indartsuago aurkezten da ezkerreko aukera abertzalea gure herrian.

Orain hamar urte ezker abertzalea ilegalizazioez jazarririk bere nukleorik txikienean babesturik zegoen. Egoera horretan gaztetxean, euskalgintzan edo auzo mugimenduan genbiltzan gazte batzuei luzatu ziguten bertan parte hartzeko aukera eta lehenagokoen bultzadaz, ezker abertzalearen dinamika eraldatzen hasi ginen.

Herrian eraginkorra izango zen egiazko ezker mugimendu bat sortzea jarri genuen helburu. Bagenekien historikoki sozialismoak sustrai sakona zuela gure herrian eta PSOEk herri proiekturik gabe, balore sozial guztiak aspaldi abandonaturik zituela. Horregatik ikuspegi soziala zuten auzotarren artean handitzeko aukera posible ikusten genuen. Horretarako maila lokalean zentratu genuen gure jarduna. Errepresio-erantzun-manifa dinamika bigarren mailan utzi eta herriko arazoei erantzuten hasi ginen.

Auzo eta kaleetan lagunak bilatu genituen,
herria hobeto ezagutu eta gehiago maitatzen ikasi genuen. Hainbat konpromiso maila onartu genituen, bakoitzari nahi edo ahal duen eran parte hartzeko aukera luzatuz

Katakunbetatik atera eta mugimendua zabaltzeari ekin genion. Auzo eta kaleetan lagunak bilatu genituen, herria hobeto ezagutu eta gehiago maitatzen ikasi genuen. Hainbat konpromiso maila onartu genituen, bakoitzari nahi edo ahal duen eran parte hartzeko aukera luzatuz.

Horrekin batera iritsi zen Bildu, jende berri gehiago eta borroka armaturik gabeko egoerak gure bidean sakontzeko aukera eman zigun. Sartu ginen udaletxera eta askoz gehiago garatu genuen gure herriarekiko begirada. Ondorioz herri proiektu bat daukagu orain Trapagaranentzat. Gure bizi behar gehienei erantzuteko ikuspegi sozialez eginiko proposamenak ditugu eta askoz indartsuago gara.

Hamarkada batean asko aldatu eta berritu da gure herrian mugimendu abertzalearen oinarria. Gaur ez dira ikurrina, erabaki eskubidea, independentzia edo sozialismoa gure ezaugarri nagusi. Orain eskolako jantokien kudeaketa, genero berdintasuna, familia-haurren heziketa, hirigintza inklusiboa, auzoetan bizia mantentzea, euskarari arnas ematea edo herriko komertzioaren biziraupena dira gure ardatzak.

Etorkizunean, ezkerreko ahal den sektore guztiekin elkarlana sakondu nahi dugu eta gazteriarengan badugu esperantza, ikusten baitugu berau dela planteatzen ditugun aldaketak gauzatzeko prestatuen izango den sektorea.
Beraz, baikor eta ilusioz goaz udal hauteskundeetara. Abertzale-herrizale, guretzat.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude