Hamar urte joan dira munduko ekonomiaren krisialdi larria hasi zenetik. Eraldaketa ugari izaten ari da gure eguneroko bizitzetan. Halere, badirudi ez dugula ezer handirik ikasi geure ohiko portaerak aldatzeko. Neurri paregabean kontsumitzen jarraitzen dugu, ingurumena kutsatzen, armak ekoizten eta gerrak sustatzen. Begi-bistakoa da, gizakia aseezina da eta horrela jarraituko du planeta honetako baliabide oro amaitu arte.
Azken urte hauetako ekonomiaren bilakaerak, bestalde, garbi erakutsi digu alde ekonomikoek areagotzen jarraitu dutela iragan hamarkadetako ildoari eutsita: %1 aberatsenen eta gainontzekoen %99aren arteko aldea handitu da, Thomas Piketty ekonomialariak erakutsi digun gisan, nahiz eta %99 horren baitan ere aldeak egon.
Halaber, beste ezaugarri bat ere aipatu behar da. Izan ere, kapitalak izugarrizko abiadura hartu du zentralizazio prozesu amaigabean. Ez da oraingo kontua kapitala eremu geografiko batzuetan garatu eta sustraitu izana, alabaina, egungo kapitalaren jarduera nagusiak mega-hiri batzuetan kokatzen ari dira: New York, Boston, Londres, Paris edo Madril bezalako hirietan. Gehienetan, horietako eraikinak zaharkituak egoteaz gain, pertsona zaharrak bizi ziren zerbitzu publiko narriatuekin. Orain, aldiz, enpresa teknologikoak eta profesional kualifikatuak kokatzen ari dira eremu horietan inbertsio erraldoiei jarraituz. Beraz, hiri batzuen irudiak erabat eraldatzen ari dira: eredu berri horren arabera, erdigune horietara sarrera altuko pertsonak doaz bizitzera eta ondo ordaindutako lanpostuz gain zerbitzu oro garatzen dira, luxuzko bizimodua izan dezaten.
Gaur egun hobekiago daude hiri handietako zergadunak herri txikitakoak baino;
haiek zerbitzu guztiak eskura dituzten bitartean,
herri txikietako biztanleek zerbitzu urriago eta garestiagoak dituzte
Bestalde, etxebizitzen burbuilaren ondorioz, gazte asko hirietatik kanpo bizitzera joan zen. Nahiz lanpostua hirian izan eta garraioan denbora luzeago eman behar izan, etxebizitzen prezio eskuragarriagoekin konpentsatuko zutelakoan zeuden, baita zerbitzu publiko eta pribatu eroso samarrekin ere. Baina egoera konplikatu zaie. Izan ere, hurbileko garraio publikoak, errepidekoak zein trenbidekoak, endekatu besterik ez dira egin, abiadura handikoen mesedetarako; haurtzaindegi, osasun-etxe eta eskolentzat diru publikoak murriztu dira eta konpentsatzeko, tokiko eta erregaiaren gaineko zergak puztu dira. Ondorioz, desio zuten bizi kalitatea hondatu besterik ez zaie egin.
Haatik, gaur egun hobekiago daude hiri handietako zergadunak herri txikitakoak baino; haiek zerbitzu guztiak eskura dituzten bitartean, herri txikietako biztanleek zerbitzu urriago, eskasago eta garestiagoak dituzte. Frantziako Jaka Horiak, beste batzuen artean, zergati honengatik ere irten dira kalera. Laburbilduta, zerga gatazka ematen ari da hiri handi eta herrietako zergadunen artean.
Horrelako zerbait ez al da ari gertatzen Hego Euskal Herrian? Bilbok eta Gasteizek beren esku dauzkate zerbitzu gehienak. Iruñea inguruan ere zentralizazio prozesua geldiezina da. Gipuzkoa nahikoa orekatutako lurraldea zen, baino Donostiak, egunetik egunera, gehiago irensten ditu inguruko jarduera ekonomiko guztiak: merkataritza, batik bat frankiziatua, zentro teknologiko txikiak –nahiz periferian kokatu–, osasun zentroak, kanpoko finantzen sukurtsalak, aseguru bulegoak, eta abar. Halaber, aipagarria da, erdigunea, hotel, pintxo taberna, kafetegi eta jolastokiz betetzen ari da, eta horrek edozein probintziatako hiri bihurtuko gaitu. Hori guztia dela eta, gipuzkoarrok ez al dugu nahiko grinarik izango neoliberalismoaren esplotatzeko era berri honi aurre egiteko?
Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]
WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]