Espainiako agintariek aspertzeraino errepikatu digute legea betetzeko dela, eta zer esanik ez, Espainiako batasuna kontsagratzen duen 1978ko Konstituzioa. Berriki gogoratu digute Kataluniako erreferenduma dela eta. Antzeko zerbait gertatu zitzaigun Ibarretxek Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) estatus berria onetsi nahi izan zuenean.
Ajuriaeneko Ituna indarrean zegoela, eta ETAk bere borroka armatuarekin jarraitzen zuen bitartean, “bortizkeriarik gabe, edozein helburu politikoa erdiestea posibe da, independentzia barne”, esaten ziguten, nahiz ez beraiek, ezta guk ere –ergelen bat kenduta–, ez genuen sinesten. ETAk armak utzi zituen eta orain desagertuta dago, baina Espainian ezin da ezer egin legeak horrela eskatzen omen duelako. Dena dela, “besteek” legea bete behar dute, baina berauei dagokienean bula dute ez betetzeko.
Berrogei urtera doa EAEko Autonomia Estatutua onetsi zela eta oraindik hogeita hamazazpi eskumen transferitu gabe omen daude, horien artean espetxe eta gizarte segurantza (GS). Eskumen garrantzitsuak, bai kualitatiboki eta zer esanik ez, diru kopuruari dagokionez.
Azken transferentziak ordainketa politiko bilakatu dira eta ez legea betetzea. Eta orain ere, aipatu espetxe eta GSren transferentziei dagokienean horrela izango da. Izan ere, gobernu zentralean dagoen alderdiak estatuko legebiltzarrean botoak behar baditu, orduan abian jarriko dira transferentziak burutzeko elkarrizketak.
Kasurako, GSren eskumena transferitzeko eskaera areagotu da Euskal Herriko kaleetan jubilatuok daramagun borrokaren ondorioz. Izan ere, edozein izanda ere norbanakoaren ideologia, beharrizan ekonomikoak bultzatzen gaitu hurbilen daukagun gobernuak eskakizun hori bidera dezan.
Azken transferentziak ordainketa politiko bilakatu dira eta ez legea betetzea. Eta orain ere, espetxe eta GSren transferentziei dagokienean horrela izango da. Izan ere, gobernu zentralean dagoen alderdiak estatuko legebiltzarrean botoak behar baditu, orduan abian jarriko dira transferentziak burutzeko elkarrizketak
Legeari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 18. artikuluaren arabera, GSren arauak estatuko legebiltzarrak emango ditu, baina berorren kudeaketa ekonomikoa EAEk egikaritu omen dezake. Eskumen hori gauzatu ahal izateko, Estatutuaren 5. Xedapen Iragankorrak jasotzen duenez, Transferentzien Batzorde Mistoak bere gain hartu behar du gai hori.
Zalantzarik gabe, eskumen horren transferentzia ez da erraza izango, ez politikaren ikuspegitik ezta ekonomikotik ere. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak esana dauka transferentzia horrek estatu barruko elkartasuna, ditxosozko solidaritatea, eta kutxa batasuna hautsiko dituela, eta ondorioz, estatu zentralaren eskumena izan behar duela, derrigorrez. Beraz, eskumen hori eskuratzeko borondate politikoa egon behar du eta horretarako zer hoberik indar korrelazioa gureganatzea baino.
Kutxaren batasun araua ere erabilgarri izan daiteke zerga sistemarentzat. Izan ere, Hitzarmen Ekonomikoak estatuko zerga kutxa hausten du eta Espainiaren batasuna ez du auzitan ipini. Gainera, Kupoaren bidez ordaintzen dugu solidaritate funtsa.
Hitzarmen Ekonomikoaren eredua aplika daiteke GSrentzat: ekarpenak hemen gauzatu eta kudeatu eta Kupoaren modukoaren bidez ordainketak burutu administrazio zentralari, beregain gordeko dituen eskumenak finantzatzeko, solidaritate funtsa barne.
Zertarako ordea GSren transferentzia orain, ekarpen apalagoa burutzen badugu eskuratutakoa baino? Aipatu amarrua da aitortzea EAEko GS defizitarioa dela. Estatu osokoa ere defizitarioa da, baina Hitzarmen Ekonomikoa bezala guk, hurbiletik, kudeatuko dugu eta eraginkorragoa bihurtu. Eta pentsio duinagoak izate aldera, geure aurrekontuetatik ekarpen osagarri eta egonkorrak egiteko aukera izango dugu eta ondorioz ongizate oparoagoaz gozatu.
Baina hori lortzeko, indar korrelazioa geure aldean ipini behar dugu, hortik etorriko da behar den borondate politikoa egokitzea.
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.