Naval ez da Navantia

  • Sestaoko Navalen etorkizuna hain da beltza, bere itxierak saihestezina dirudiela. Eta horrekin batera galduko dira 200 lanpostu zuzen eta 1.800 zeharkako; inguruan bizi diren 4.000 familiari zuzenean eragingo die. Enpresa esanguratsuen itxierek eta langabeziak zigortu dute Ezkerraldea aspaldion. Naval desegitea, industria politika oso baten amaiera izango litzateke, eta erantzule nagusi ditu Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko arduradunak. Navalen etorkizuna haien borondate politikoaren esku dago.

Espainiako Gobernuarentzat, Navantia defendatzea –Saudi Arabiarentzat gerrako materiala eraikitzen duen Cadizeko ontziola militarra– “Espainiaren interes estrategikoak” defendatzea da: “Cadizeko badia langabeziaren dramak gogor kolpaturiko zonaldean dago eta kontratu horren menpe daude 6.000 lanpostu”, esan du 1.800 milioi euroren truke Riad-entzako eraikitzen ari diren gerrarako bost korbetari buruz.

Ez al da estrategikoa Euskal Herrian ontzigintzarena bezalako sektore bat mantentzea? Nahikoa zigorturik bazegoen lehendik ere, Euskalduna eta antzeko enpresen itxierarekin eta Navalen bertan lanpostuak hainbeste murriztuta. Ezkerraldea bezalako eskualde bat bizirik mantentzea ez da estrategikoa? Bi gobernuak, bai Espainiakoa eta baita EAEkoa ere, erabat inplikatu dira Ezkerraldeko industria desegiteko... Orain beraiei dagokie berehalako irtenbideak aurkitzea; erreskate publikoa, esaterako. Bi asteren buruan horren inguruan erabaki bat hartuko dutela esaten da. Cadizen, Andaluziako hauteskundeak martxan direla, Navantiako langileak lasai daude, interes estrategikoak bihurtu direlako interes elektoral. Hemen bozak urrun samar daude oraindik, eta badakigu... ez dago presarik.


ASTEKARIA
2018ko azaroaren 25a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Eguneraketa berriak daude