Batek nahi ez duenean, eta besteak bai, bi aukera daude: nahi ez duenaren nahiak agintzea, edo nahi duenarenak. Bi aukeren arteko muga argia da, eta bortxaketa paratzen du bigarren aukeraren aldean. Hori horrela kokatzea, historikoki begiratuta, ez da berezkoa. Denok ez gaude oraindik hor. Baina esango nuke horrantz mugitzen ari direla, astiro-astiro, eskema mentalak.
Eskema horrek talka egiten du beste errealitate batekin: ezin da frogatu adostasuna egon den edo ez, eta, egon ez bada, biek ote zekiten. Ez bagara hasten hori dena kontratu idatziz finkatzen. Eta ez dakit halakorik nahi dugun. Nik neuk, ez. Nahiko nuke ezetzak ulertzea eta errespetatzea. Baina egia da, hala ez denean, konplikatu egiten dela kontua, dezente. Nola frogatu ezetz esan duzula, ezetz argia gainera, besteak ulertzeko modukoa, besteak ulertu duena. Hori frogatzen hasi nahi ahal dugun. Horretaz hitz egiten hasi nahi dugun. Norekin hitz egin ahal dugun. Agian, baten batek nahiago du esan “hemen ez da ezer gertatu, dena ondo”.
Pantaila handian ikusitako halako istorio bat katigatuta geratu zait buruan. Dena ondo, dio tituluak. Baina eskolako gelakoen topaketa baten ondoren –festaren, alkoholaren, barreen, dantzen, flirt bihurrien ondoren– emakumeak ez du nahi, eta gizonak bai. Emakumeak bromatan hartu du hasieran gizonaren hurbilketa sexuala. Gero ezetz esan dio irmoki. Eta hark ezetza onartzen ez duela konturatu denean, ezin du sinistu. “Benetan?”, galdetu dio. Eta errenditu egin da nolabait. Baina gizonak badaki. Brageta jaitsi, haren barruan sartu eta hazia isuri bitartean, badaki besteak ez duela nahi. Umiliazio handiko eszena da. Astindu egiten du.
Eta gero? Biharamunean? Hurrengo egunetan? Nori kontatu? Zer kontatu? Nola kontatu? Ez dio garrantzirik eman nahi. Sexu txarra pare bat minutuz (ez dira gehiago izan). Iraina baino indartsuago izan, hura joko zelaitik kanpo utzi. Erreprimitu egiten du. Ez du bere burua biktima gisa ikusi nahi. Ez du poliziarengana jotzen. Ez du errebelatu nahi. Ez du errukirik nahi. Ez gaitzespenik. Bortxaketa hitza ez da aipatzen. Baina horixe da gertatu dena.
Gertatu dena ikusi ez duen inortxok ez luke gizona munstrotzat joko. Gizon horrek ez lituzke La Manada-koen estiloko whatsappak idatziko. Ez da guardia zibila. Ez eta albornozak luzitzen dituen botere handiko gizon ukiezina ere. Argitaletxe batean lan egiten du.
Filma bukatzean pentsatu nuen: askotan gertatuko dira halakoak. Ezaguna izatea bestea, bizitakoa ez lotzea bortxaketa hitzarekin. Eta ez soilik beste garai batekoei, iskanbilarik nahi ez duten emakume ahulei. Horixe bera zioen duela gutxi Germaine Greer feminista polemikoak: oso ohikoa dela adostu gabeko sexua, egunerokoan kokatua dagoela. On Rape liburua argitaratu baino lehenagoko hitzaldi batean esan zuen bortxaketa sarritan, ikaragarrizko biolentziadun ekintza izan beharrean, ekintza zabarra, axolagabea, sentiberatasun gabekoa izan ohi dela. Bortxaketa hutsaltzea egotzi zioten batzuek. Agian ez zuen jakin ñabardurak egiten, erabilitako hitzekin edo testuinguruarekin asmatzen. Interesgarria iruditzen zait, hutsala irudi dezakeen eta marka fisikorik uzten ez duen bortxaketak sortzen duen kaltean ere fokua jartzea.
Greerek proposatzen du bortxaketak zigortzeko sententziak murriztea froga-maila baxuagoaren trukean. Eztabaida zabaltzen du. Bortxaketa desmitifikatzetik urrun, komeni da esatea: egunerokotasunean ere gauza grabeak gertatzen dira, inon agertzen ez direnak. Hitz egin dezagun horietaz ere.
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin bilduko da asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei "atseden hartzeko tartea" ematea... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]
Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.
Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]
Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]