Euskal Kellyak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

MTV music week-eko asteburuan abiatu zuten protestaldia eta greba mugagabean daude Bilboko NH eta Barceló Nervión Hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileak. Musika sarien asteburuan Barceló Nervión hotelean gaueko prezioa 375 eurora igo den bitartean garbitzaileek gelako 2,5 kobratzen jarraitzen dute. Luxuaren atzean ezkutatzen den miseria honek sistemaren kontraesanak diruditen arren, sistemaren beraren egiturazko esplotazio mekanismoak dira.

Pankarta eta txilibitua eskuan emakume ugari ikusten da, gizonak ere badaude eta jatorri anitzetako pertsonak sumatzen dira. Den-denak dira garbitzaile: prekarizatuta, feminizatuta eta razializatuta dagoen sektorean dihardute esklabotzatik asko duen baldintzatan. Ez da kasualitatea, haien artean Europatik kanpo etorritako pertsona migratuen presentzia maila handia izatea. Honek derrigortu egiten gaitu aztertzera zein erlazio zuzen dagoen esklabotasun egoerako lan baldintza, jatorria eta feminizatuta dagoen sektorearen artean. Hala, Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea liburuan aldarrikatzen du korapilatuta dauden elementuak direla. Generoa, arraza eta klasea protestan ari dira hoteleko atarian. Teoria gogorra egiten da, praxia are gogorragoa.

Pankarta eta txilibitua eskuan emakume ugari ikusten da, gizonak ere badaude eta jatorri anitzetako pertsonak sumatzen dira. Den-denak dira garbitzaile: prekarizatuta, feminizatuta eta razializatuta dagoen sektorean dihardute esklabotzatik asko duen baldintzatan

Garbitzaileak ELA sindikatuaren baitan antolatu dira eta bere babesaz jo dute grebara. Outsourcing fenomenoaren bidez, Barceló Nervión eta NH hotelek garbitasun zerbitzua Constant-i azpikontratatu diote. Geroz eta hedatuago dagoen outsourcinga,  bereziki zabalduta dago ostalaritza sektorean. Constant erraldoiak sektore anitzetan diharduen arren, gehienbat ostalaritzan ditu atzaparrak sartuta. Sektore horretan ezaguna da langileei dagokien Ostalaritza Hitzarmena aplikatu ordez, enpresa hitzarmen propioa aplikatzen dielako: 800 eurora iristen ez diren soldatak, emakumeei garbitzen den gelako 2,5 eurotik behera ordaintzea. Horrexegatik ari dira greban bi hoteletako garbitzaileak, Bizkaiko Ostalaritzako hitzarmena aplika dakien. Horrekin, batera, gehiegizkoak diren lan kargak murriztea eta lan kontratuak egonkortzea ere eskatzen dute behin-behinekotasuna nagusi den munduan.

Joan den uztailean Bizkaiko Ostalaritza akordioa sinatu zuten ELA, UGT eta CCOO sindikatuek. Hiru urteko iraunaldia duen hitzarmenak, outsourcingaren ondorio kaltegarriak mugatu eta subrogazioa bermatzen du. Testu aitzindaria izan da ostalaritzako azpikontrataturiko eremu guztietarako. Akordioari esker esternalizaturiko lanetan legez ezingo dira lan-baldintza prekarioak ezarri eta sektorean diharduten guztiei aplikatu zaie, nahiz eta azpikontratatutako eremua izan. Gainera, langileek subrogazio-eskubidea ere izango dute. Hau da, azpikontratatutako enpresa aldatzen bada, langileek haien enplegua mantentzen dute.

MTVko sarien asteburuan, hotelean apopilo zirenen artean belarrietarako tapoiak banatu zituzten Barceló Nervión Hotelean, gazteleraz eta ingelesez idatzitako barkamen-oharrarekin batera: Eragozpenak barkatzeko, We apologize for the inconvenience. Turistak jakingo du tapoiak zertarako erabili eta epaituko du grebalariak eta greba inkonbenientzia diren ala ez. Baina asko gara argi daukagunak nortzuk diren oztopo.

Zorionez hedatuz doaz outsourcingari aurre egiteko antolatzen diren langileak eta asteotan Constanteko langileak kalean egote hutsa, garaipen ikaragarria da eta erreferente indartsuak bilakatzen ari dira. Euskal Herrian lanean ari diren gela garbitzaileak dira, euskal kellyak.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude