Barka iezaiozu kamioilari zoro horri: autopistetako galerianoa da

  • Konpainia handiek gutxitan egiten dituzte beren banaketa lanak beren jabegoko kamioiekin, ia beti kontratatzen dizkiete garraioan berezitutako multinazionalei, hauek zerbitzua lotzen Europar Batasuneko eki edo hego aldeko beren filialen bidez, sarri hauek lekuotako txikiagoei azpikontratatuz. Azkenean, huskeria pagatzen zaien txoferrak erabiliko dituzte –dena lege barruan, prefosta– mugak zeharkatuz gure errepideetan barrena esklabo lana egiteko.

William K.-k ‘Neon’ aldizkarirako egindako argazkian, Tibor eta Vasile txofer errumaniarrak eta Nick ingelesa Julien Chavanes kazetariarekin –motxiladuna– autopistako zerbitzugune batean, 2012ko abuztuko arratsalde bateko galdaratan. Bi errumaniarrak kont
William K.-k ‘Neon’ aldizkarirako egindako argazkian, Tibor eta Vasile txofer errumaniarrak eta Nick ingelesa Julien Chavanes kazetariarekin –motxiladuna– autopistako zerbitzugune batean, 2012ko abuztuko arratsalde bateko galdaratan. Bi errumaniarrak kontratatu dituzte Frantziatik eta Alemaniatik Errumaniara deslokalizatutako konpainiek. Kamioizaleok ere aste luzeak daramatzate asfaltotik urrundu barik.

Kamioilariok basati hutsak dira, edo hala irudiko zaizkizu errepide eta autopistetan zoro moduan aurreratzen edo atzetik bultzaka datozkizunetan. Sarri atzeko atoi luzeetan autoz edo furgonetaz gainezka, aurreratuko zaituzte zaman daramatzan kotxeak hurrengo bihurgunean zure gainera jaurtitzeko mehatxuz. Gipuzkoa zeharkatzen duen N-I errepidean abiadura mugak errespetatuz gidatu nahi baldin baduzu, hobe duzu Arantzazuko Andra Mariri promes egitea zure osasunaren truke, hemen kamioi gutxi topatuko duzu orduko 100 kilometro azpitik dabilenik, Donostiatik hasita Etzegarateraino 80tik pasatzea libre ez badute ere. Zer ematen diete, ordea, astazakil hauei?

Erantzuna Investigative Europe elkarteko kazetariek bilatu dute, aurkitutakoa erreportaje zabalean bilduz: “Gurpil gaineko tailer klandestinoak”. Europako hainbat hizkuntzatan –ez gaztelaniaz– publikatu den kronika Portugaleko Diario de Noticias-ek titulatu du “Eskubiderik gabeko kamioilariak Europako errepideetan barrena” eta Frantziako Basta! aldizkariak “Txoferren bizimodu jasan ezina: Europako auto industriaren galerianoak”. Aspaldiko zigor hura desagertu ez baina arras orokortu balitz bezala, hil arte galeretan derrigortutako lanera kondenatutako galerianoak direla kamioizaleak.

“Renault, Volkswagen, Jaguar, Fiat… Europako autogintzako ekoizle erraldoien fabriketatik ateratzen diren karrozeria distiratsu horiek barru askoz ilunagoa estaltzen dute: berebil horiek eta aurretik beren osagaiak batetik bestera eramateko dozenaka milaka kamioilarik nozitu behar dituzten lan baldintza tamalgarriak. Europako hamalau herrialdetan sortutako ehunka txoferrekin elkarrizketatu dira, zenbait hautetsirekin, sindikatuekin, fabrikatzaileekin ere bai.  “Denetan –diote Investigative Europe-koek– ondorioak lur jota uzteko modukoak dira: autoak edo horien piezak garraiatzen dituzten txoferren zanpaketak erakusten du Europar Batasunaren aurpegirik txarrenetako bat”. Europarrok ohartu ez arren, Txina edo Bangladesheko langileek nozitzen dituzten bizi baldintzen bila ez dago hain urrun joan beharrik.

Autopistetako nomada hauek gehien bat etorkinak dira, lanean ari diren herrialdeetako gutxieneko soldata baino askoz gutxiago kobratzen dutenak. Sarritan ez dute osasun asegururik, opor eskubiderik ere ez, deskantsu egun oso gutxi eta lanagatiko nekea eta estresa daramate soinean. Kamioi barruan lau metro karratuko espazio itxietan igarotzen dituzte asteak, bertan sukaldatu, jan eta lo eginez, komunekoak eta garbiketa ere kamioian bertan edo aparkalekuetako zerbitzuetan eginez.

Dena hasi zen mugitzeko askatasunaren izenean garraioa liberalizatu zutenean. Kosteak murriztu eta etekinak handitzeko, garraio enpresak hasi ziren Eki Europako txoferrak kontratatzen. Baina eskulan merkearen bilaketa ez zen hor amaitu, gaur egun enpresa askorentzat ari diren gidariak Europar Batasunatik kanpokoak dira, Ukraina, Moldavia, Bielorrusia, Kazakhstan edo Filipinetakoak.

Miseriaren hedatzearen erantzule bila hasita, berehala ohar daiteke txoferrak kontratatzen dituzten konpainien haritik tiraka, etekinak handitzeko kate berean daudela sartuak garraio eta logistikako korporazio handiak eta autoak ekoizten dituzten marka nagusiak: Renault, BMW, Jaguar-Land Rover eta Volkswagen. “Gurpil gaineko tailer klandestinoak: horra zer dagoen auto ustezko ‘etikoen’ atzean”.

Orduka ez, kilometroka kobratuz    

Renaultek Paris ondoko Flinsen daukan faktoria itzelean –237 hektarea lur, 67 hektarea pabilioi– Leila Miñano kazetariak atarian aurkitu du Cosmin 26 urteko txofer errumaniarra. Hiru hilabete dira Bukarestetik irten zela eta geroztik behin bakarrik egin du lo benetako ohe batean, gainerako gau guztietan kamioiaren kabinan. Bere kideek bezala otorduak su portatil txikian berotzen ditu, dutxatzen da zerbitzuguneetan... dutxa txukunik aurkituz gero.

Hilabetean 1.200 kobratzen ditu, horietatik 400 gastuetarako. Horiekin pasatu behar da hilabete osoa Frantzian, Alemanian edo Suedian! Eta hala ere dio moldatuko litzatekeela, ez balitz etxekoak faltan botatzen dituela. “Bi urteko alaba daukat. Etxeratu nintzen azken aldian, ez zen nire izenaz ere gogoratzen...”. Bi aste gogor gehiago falta ditu etxera itzultzeko, “ea denbora ahalik eta azkarren pasatzen den”.

Mendebaldeko langileen soldaten eta ekialdekoenen arteko leizea izugarria da. Txofer poloniar batek hilean 602 euro gordin jasotzen ditu, Frantziakoak 2.478, beti gordinetan. Poloniakoak laurdena. Hala bihurtu da Polonia nazioarteko garraioan Europako txapeldun: 32.000 enpresa, 3,2 kamioi handi, hamar biztanleko kamioi bat.

Baina konpainia handiek hondoratu dituztenean mendebaldeko kamioi enpresa asko eta izorratu txoferren bizi baldintzak –milaka lan barik lagata– orain Eki Europakoek ere jasan behar dute konkurrentzia are merkeagoa, Europar Batasunaz kanpotik datorrenena. 2012tik 2017ra %286 ugaritu dira. Moldavia, Bielorrusia, Errusia, Ukraina, Filipinak, Kazakhstan eta baita Sri Lankako langileak dira orain errepide gaineko proletario zanpatuenak.

Errepideko galerianoetako askok ez dute osasun asegururik ere. Kazetariei lekukoek bezala protagonistek aitortu dietenez, gidatzen jarraitu beharra daukate nekatuta egon edo gaixo, ezin dira gelditu. Gehienak garraiatutako kilometroko kobratzen du. Ilegala da langileari ordaintzeko modu hau. Horrek esplikatzen du ez gelditzeko eta ahalik eta azkarren zirkulatzeko itsutasuna, Europa osoan hainbeste istripu hilgarri eragin dituena.

Gidari batzuek aitortu dute ugazabek behartu dituztela kamioien takografoak manipulatzera, legezkoak baino ordu gehiagotan ibili ahal izateko. Konpainiek geolokalizatzailearekin jarraitzen dituzte gidariak, azkarrago mugi araziz mantsoegi badoaz edo atseden hartzera gelditu badira. Eta industriako management zaharretan bezala, sariak eta zigorrak banatzen dituzte: zigorra kamioaren pinturan arrasto bat egiten badizute, bonusa astean 11.000 kilometro egitera iristen baldin bazara.

Renaulteko atarian kazetariak aurkitu ditu Micka eta Lucas –71 urte– bulgariarrak. Bikote gisa kontratatu ditu ugazaba turkiarrak, bat bolantean ari denean bestea lotan eta alderantziz.  600na euro hilean. Harro diote Renaulten Parisko eta Turkiako Oyak-Borsako usinen arteko 3.000 kilometroak behar izanez gero egun bat edo egun eta erditan osatu ditzaketela. Eska iezu orduko 60 km-tara mantsotzeko Tolosa parean obratan dagoen errepide estutuan...


Azkenak
2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


Sail Ofiziala. 5.eguna
Langile klasearen erretratu bat

Marko baten barnean beti, baina denetarik ikusten ari gara Zinemaldiko Sail Ofizialean. Eta hori, egia esan, eskertzen da. Alde handia dago toreatzaile horren pelikulako dozenaka “olé tus huevos”-etatik On Falling-eko isiltasun amaigabeetara.

Sare... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-24 | ARGIA
6.000 emakume ari dira prostituzioan Hego Euskal Herrian, gehienak hegoamerikarrak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 5.158 emakume eta Nafarroan 817 ari dira prostituzioan, orotara 5.975, Espainiako Gobernuaren Genero Indarkeriaren Aurkako Ordezkaritzak emandako datuen arabera. Espainiako Estatuan, 18 urtetik gorako emakumeen  %0,56 ari da prostituzioarekin... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik... [+]


2024-09-24 | Mondraberri
Faxistek fusilatutako arrasatearrak omenduko ditu irailaren 26ko ekitaldiak

88 urte eta gero, Intxorta 1937 kultur-elkartearen ekimenarekin, lore eskaintza egingo da aurten ere, monolitoetan. Ostegun honetako ekitaldian, kultur-emanaldiez gain, kalejira eta ‘Orratz-begia’ erakusketara bisita izango dira.


Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon

Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.


Eguneraketa berriak daude