Beatus

Irriñoa ezpainetara datorkit gure udako komentarista zenbaiten lumatik Iparralde honetan, barkatu Lapurdi-Nafarroa Beherea-Zuberoako lurraldeon, azken urteotan gertatzen den bilakaera instituzional ekumenikoa jorratzen dutelarik: J. R . Etxegarai presidenteak eramaten duen Euskal Elkargoa, independentziara berehala heltzen ikusten dukete. Beste aldetik, abertzaleek zentro-eskuineko buruzagien ontziaz baliatzea irudikatzen dute, beraien helburuak lortzeko bide politikoa erabiliz, orain ETA erakunde ohiak, inplosatu eta armak entregatuak dituela. Euskal nazioari ez zaio alabaina bere ametsa kendu behar: zer litzateke Üskal Herria adrenalinarik gabe?

Beatus moduan gaude beraz Euskal Elkargoak zer egingo duen begira. Egia da antolakuntza horren buruzagiek euskaldunak, baina gehiago naski abertzaleak, piztiak bailiran, ileak nora eskuak hara ferekatzeko ohitura berria dutela. Boterean geratzeko, hauen premia daukate. Burkideek ere boterea dute desiratzen, nahiz eta gaurkoan, Euskal Herria izeneko puzzlearen pieza bat soilik duten mugiarazten. Xedea orokorragoa da, datorren mendekoa berdin, beti balizko etorkizunekoa, euskal errepublikarena hots.     

Parioak libro: baietz Eguberrirako Iparraldea aske?


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude