Azken bainua hartu genuen Kantaurin. Ez diogu sekulan gure buruari aitortzen azkena dela, ongi dakigun arren; egun luze eta goxoak izanen direla oraino, uda ez dela bukatu, udazken hasieran ere itzultzen ahalko garela uretan murgiltzera, halaxe diogu; alta, badakigu azkena dela, gero lanak, sartzeak, kezkek, haurren gorabeherek irentsiko gaituztela. Orduan, azken hori besteak bezalakoa, besteen arteko bainua baizik ez da kasik.
Alabaina, ongi pasa genuen aste zenbaitez, argi da. Euskal Herrian, bai, baina nehongo hondartzetan, nehongoak izatearen grazia duten kostaldeko herri zenbaitetan. Horrela, nonahi, nornahi izateko luxuaz gozatu dugu, aitor dezagun. Erraten dut nornahi, erran nezakeen bezala munduko hiritar, ororen buru nonbaitekoa izateak arrangurak baizik ez baitakartza, mundutartasunean dena ongi balioa bezala. Azken finean, borrokatzen dugun hori bera dastatzea, bekatu mortala bezain atsegina zen. Goxoa zen. Bai, zinez, preziagarria, bake hori, utzikeria hori, futismo puntua ondokoaz, biharamunean eginen denaz, loeria gaitz hori. Hori dateke munduko hiritar izatea, ez euskal herritar hots. Dirua badeino gastatzea, norberaren xilkoaren periferiatik hara dena beti urrunago haizatzea, gertakariei begirada alfertua luzatzea. Denek bezala, betaurreko beltzak goizetik arrats soinean, gertakariei behatu genien smartphonetako pantailetatik, bide beretik, parekoarekin baino sareetan direnekin partekatuz gurea. Ukoa erraza da azken finean, samurra, eztia. Ez diot deus apokaliptikorik kausitu.
Distantzia horretatik, guziak du kolore ezberdina, dena da ezdeus. Benallaren sekretuek kuriositatea piztu ziguten telesail mindulinek bezainbat, Macronek Frantzia futbol txapeldun izateaz hiru egunez baizik ez gozatzeak irri zinikoa eragin zigun, pobreziaren kontrako plana berantagoko uzteak doi-doia nardatu gintuen, elkartasun delitua sortu duen Estatuak Europako beste lurraldeei iheslariak errezibitzea eskatzea ez zitzaigun hain txokantea iruditu. Sentsov heriotz seguruaren atariko zonbia izateaz ez genuen ia deus jakin. Doi-doia jabetu gara Iparraldean ahots zenbaitzuk, anonimoak nahiz asumituak, altxatzen hasi direla proiektu abertzalearen gabezien salatzeko, urteetan goaitatzen den eta noizbait heltzekoa den diskurtsoaren beha egoteaz asperturik ala Euskal Elkargoa ametsetako lukainka baizik ez dela oharturik. Hain zuzen ere, zaila da alderdi abertzaleen faltan biharamunak diseinatzea, udako dorpetik dudak ukan ditzakegu hauen kapazitateaz, hauen legitimitateaz urteetako bide bihurritik landa: gaurko egunean ez da aski –gustu txarrekoa agian– lau haizetara espantatzea Iparraldeak ekarpen eta aitzinamendu gaitzak egin dituela, egiak begiak hertzen dituelarik. Dena den, gaur euskal gaiaren monopolioa Etxegaraik du, zertarako higatu?
Ur gazitan trenpan nintzela, berriro egunerokora itzuli beharraz oroitu nintzen, gogoeta eta ekintzatan zinpurtu beharko zela beste ikasturte batez, hiruzpalau asteko axolagabekeriaren ordaina zela. Edo alderantziz, beharbada? Tupustean, itsasoari bizkarra ematen niola, uhin erraldoiak bereganatu ninduen. Amaren sabelaren zorion amniotikoa eskaintzea baino hezaldiaren moldean, zafraldi batean eraman ninduen, itzulipurdika, itsas zolaren kontra lehertu, zangoz gora inarrosi eta behar bezala mustupilkatu ondoan, bota ninduen ur gehira. Eta hor utzi ninduen, munduaren itzulia baino, bere buruaren itzulia egin duen bidaiari zimurdikatuaren moldean.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute.
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.