Erbia ez zen ageri. Martxoaren 10ean amaitu zen Punto de vista, Nafarroako Zinema Dokumentalaren 12. Nazioarteko Jaialdia. Aurtengoan ere, ia astebetez, begiraden topaleku bilakatu da Iruñeko Baluarte, eta amaierako ekitaldian ikusitakoaren arabera, Hiri Buruzagiko hainbat zoko-mokok ere jaso du so-egileen bisita.
Norberak bere soa. Jaialdian ezer iradoki diguten horiek ekarriko ditugu. Sail ofizialak ia osorik kapitalizatu zuen gure ikuspuntua. Hona gure begiradak ederretsi txatalak: Detroiteko irri odoltsuak, Trinh Min-ha vietmandarraren atzera begirakoa, O Peixe sarituan enbor baten lehen planoa ikusi eta “naturarekin bat izan eta arrainak harrapatzea” esaldia otu zitzaiguneko unea, Yours Truly-ren egiazaletasuna, eta ezeren gainetik zeinen baikor utzi gintuen Optimism filmak, horren gutxirekin horrenbeste kontatzeko abilezia hori.
Norberak bere mugak. Flores ez zitzaigun gustatu eta aitor dezagun, ez gara Elohim bezalako filmez gozatzeko gauza. Domaia, ez genuen Young and Beautiful ikusteko paradarik izan, denetariko iritziak jaso ditugu, ikuslea hotz utzi ez izanaren seinale. Bestalde, Adams Sitney makila eskuan ikusi, bai, ikusi genuen, baina ez ginen haren oldarren lekuko izan.
Norberak bere egitasmoak. Elias Querejeta Zine Eskola aurkeztu ziguten jaialdian, ez alferrik bai Punto de vista bai Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa graduondoko horren kidetzat hartu ditzakegu. Ederregia ote.
Norberak bere ametsak. Bizipoza hedatu zuten Lisa Marrek eta Paolo Davanzok pasa den larunbatean Baluarteko Ganbara aretoan. Echo Park Film Center-ekoek The sound we see tailerra zuzendu dute, egitasmoa jaialdiaren ertzetako bat izan da, izan ere, eta aurreko edizioen moldeari jarraiki, ez dira filmak izan gure begiraden itu bakarra, ezta Baluarte jokaleku apartekoa. The sound we see egitasmoaren karietara, 24 lagunek, postari bat barne, bi astez landu filma mustu zuten. Estrenaldi mundiala inondik ere, Mursegok eta Harkaitz Canok, inprobisazioaren mugetan murgildu eta soinu eta hitza jarri zioten Iruñeko Hiri Sinfonia filmari. Iragankorra, guztiz iragankorra izan al zen Ganbara aretoan ikusi genuena? Batzuek bederen manray moldean gozatu genuen ikuskizunaz.
Erbia ez zen Baluarten ageri, baina haren arrastoa sumatu genuen.
Film Onena: Flores, Jorge Jacome.
Zuzendari Onena: Jean Vigo saria: Elohim, Nathaniel Dorsky.
Film Laburrik Onena: Optimism, Deborah Stratman.
Ikusleen Sari Berezia: Young and Beautiful, Marina Lameiro.
Aipamen berezia: O Peixe, Jonathas de Andrade.
Proiektua (X films): La via flotante, Zazpi t’erdi.
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]
Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]