Karlos Aretxabaletak (Kigali, 1990) eta Mikel Mansok (Gurutzeta, 1990) Jon Amorrortu deustuarra hartu dute bidelagun, azken hau ere adinez kidekoa, jar diezaien euren poesiari marrazkia. Zuri-beltzeko ilustrazioa, sano koloretsuak begitandu zaizkidan poementzako. Liburua atera zaie soil bezain dotorea. Belaunaldi bat ordezkatzen dute hiruek sarean dabilena, literaturaz badakiena, freskotasun itzelarekin atrebitzen dena idaztera bizitzari buruz: “Xake partida mahai gainean,/ Marko Aurelio dut aurkari./ Arrazoia epaile”. Belaunaldi horrek berak egiten du editore, beretzat argitaratzen du batez ere, zirkuluak ditu atsegin. Babes horretan idatzia baina haizatzeko eta aipatzeko modukoa, Hitz Margotuak ez dakit aurkitzeko erraza edo zaila izango den, baina merezi du ikusteak zelan ezkontzen diren askotan eskarmenturik eza eta maisutasun berezkoa.
Mikel Manso errepikapenen, hoskidetasunen eta jokoen zaleagoa da. Errima ere badarabil. Uluen moduko lerro laburrak eta jendeen lehen berba labur eta biluziak ditu maite. Surrealismora egiten du batzuetan, lo-kantara edo baladara bestetan: “Ezin jakin, ezin igirri/ baie hor eukiko nozu/ negarra sikitako,/ odola garbitako,/ kerixa argitako/ airean mogitako/ barre iteko, zuretzako”. Jolastia baina sakona, kapaz da amari buruz hitz egiteko umeen xalotasunarekin, eta gai tribialak janzteko eite klasikoarekin.
Karlos Aretxabaleta kontrapuntua da, ostera. Poesia deskriptiboa, poesia filosofikoa. Pieza batzuk ia-ia narrazioaren alorrean daude, istorioak kontatzen ditu: “Behin batean ume-umea nintzela,/ lagun batek, lotsaturik, begietara/ zuzenean begira eta eskuetatik helduta/ horrela aitortu zidan:/ – Nire bihotza mintzo da”. Eta gertakizun mundutarrekin urreratzen da munduaren esentziara.
Liburuan ez dago edertasunaren bilaketa bakarrik. Batez ere ahots propioaren bilaketa dago. Literaturan modu batera edo bestera kokatu, autore biek ala biek dute joera mamira joatekoa, hitz egiteko beharrizanak gidatuta. Zuzenago zein zeharka, mamuak astintzeko grina opatzen digute: “Munduarekiko eta biziarekiko dugun ikuspegiaz mintzo gara, gure irrikak marrazkiez osatuz”.
Irudiak eta bi bide, liburu honetan gurutzatzen direnak. Bata hizkuntzaren formen amarru ederren bidea, bestea kontakizunaren plazerarena. Hitz Margotuak ahalegin on bat da sublimaziora bidean, uneka asmo hutsean geratzen dena, baina edozelan ere ausarta eta interesgarria.
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).