Orbel-mordoa

  • Kaskarinari deitzeko orbel edo orbel-herriko erabili izan da. Ez zait iduritzen gaur egun inor askok erabiliko duenik, baina indarberritu genezake. Zergatik ez “orbel-herriko” deitu ia herriero kale eta parkeetako zuhaitzak hostoa bota eta orbeldu baino lehenago mugarrotu edo ia enborretik mozten dituztenei. Horiek baino kaskarinago gutxi ezagutuko dituzu... Hostoa orbeldu baino lehenago, alajaina. Halako krimenik! Espaloi eta bideetan orbela ez izateagatik, garbizalekeriagatik. Orbela ez biltzeagatik... Txartxoa!
     

(Arg.: David Goehring-CC By)
(Arg.: David Goehring-CC By)

Makina bat orbel bildu izan da gure txaretako eta basoetako orbeldietan eta orbeltzatan haizeak pilatutako hostaila iharra. Baita gaztainadietako (Castanea sativa) eta tankera bereko zuhaizti soilago edo sareagoetakoa ere. Lizardik ederki adierazi zuen horietako belarren negua bere Biotz-begietan: “Zelaiek, orbelpean, ametsetan orril”.

Gurdika galantak jaitsiko zituzten borda eta ukuilu inguruetara. Orbela arina izaki, eta joan-etorri behingoan ahalik eta gehien garraiatzea komeni. Arrakereta edo palka, arrataula edo burtola, ederki kartolatuko ziren kurtetxeak eta organetxeak ahalik eta orbeltza handienak etxeratzeko. Orduan osatuko zituzten orbel metak bezalakorik ez dut inoiz ezagutu. Non edo han, bai, orbel pilaren bat, baina metarik, meta esaten zaionik ez. Belar onduaz ere hala esaten dugu guk: “Edozein belar pila ez da meta”.

Juan Martin Elexpuruk Bergara aldeko hiztegia-n jasoa du nekazarien artearen beste adibide eder bat: errekari hesia jartzen zioten urak bildutako orbela pilatzeko, orbelontzia deitzen omen dute. Han batutako orbelarekin lurrustela egiten omen zuten gero soroaren ongarri erabiltzeko.

Izan ere, zertarako hainbeste lan hartu? Balio handiko lehengaia behar zuen izan orbelak orgak goraino kartolatzeko, metak egiteko, erreka hesitzeko... Batez ere azpietarako, simaurra luartzeko edo zuzenean bera lurrusteldu eta ongarri gisa erabiltzeko. Lehengaia bai, eta ez nolanahikoa! Balio handikoa. Orbel-mordoa esaten zaio diru-billete pilari.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude