Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Joan den apirilean aurkeztu zuten Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek euskal izendegia eta sexuen araberako bereizkeria lantzeko gida praktikoa. Euskarazko izendegiaren binarismoaren inguruko gogoeta piztu nahi dute gida honekin. Izenak gure izaeran eragiten duenez, gure izana eraikitzeko elementu bat gehiago da eta beraz, gidaren egileek, sexuaren araberako izenak ezartzea gainditzea proposatzen dute. Gidan horretarako estrategiak zehazten dira, hala nola, ospitaleetako inskripzioak baliatzea, ustez erregistroan baino errazago onartuko dituztelakoan Euskaltzaindiaren araua betetzen ez duten aukerak; froga gisa izen abstraktuak, fikziozkoak edo toponimoak erabiltzea; etab. Gida honetan izen zerrenda bat ere ageri da, erabiltzaileekin batera osatzen joateko asmoaz sortu dena. ARGIAko kideen artean lau gida praktiko zozketatuko ditugu urrian. Argazkian, gida praktikoaren egileak, Donostian egindako aurkezpenean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!