Piperrak belztuta

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kaltzioak animalion hezurrak osatzen dituen era berean landareen egiturak eratzen ditu. Kaltzio ugari behar dute landareek. Kaltzio hori urri duenean, landarearen euste-egitura ahultzen da, eta taxua eskastu. Ondorioak azkar azalduko dira. Piperretan (Capsicum anuum) alearen alde bat belzten da, mamia mehetuz eta zikoiztuz. Tomatean ere (Lycopersicon esculentum edo Solanum lycopersicon) nabarmena izan ohi da: fruituaren ipurdia belztu, barnatu eta zakartzen da. Kaltzio falta lurrean ez delako edo landareak behar adina hartu ezin duelako gertatzen da. Bero ikaragarriak direnean eta lurrean nahikoa ur izanagatik behar adina ezin hostoratu duenean ere, arazo hori bistaratzen da. Ura tenperaturari eustera bideratzen du landareak, eta fruituak sufritu... Ur horrek dakartzan mineralak, kaltzioa tarteko, ezin behar bezala gobernatu... Piperrak belztu bazaizkizu, badaezpada, kaltzioa eman lurrari: karea, oskol ehoak, kareharri harea edo hautsa, errautsa...

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!