Huescar eta Danimarkaren arteko gerra luzea

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1809an Espainiako gorteko mandatari militar bat iritsi zen Huescarrera (Granada) Errege Agindua eskutan. Danimarkarekiko harreman diplomatikoak hausteko agintzen zuen dokumentuak eta abenduaren 11n herriak gerra deklaratu zien danimarkarrei, Napoleonen aliatuak zirelako. Baina urtetan ez zuten soldadu danimarkarrik aurkitu inguru haietan eta, 1814an, Frantziako armadak Iberiar penintsulatik alde egin zuenean, huescartarrek afera ahaztu zuten.

1981ean Huescarko kronikari bat konturatu zen herriak oraindik Danimarkarekin gerran jarraitzen zuela ofizialki. Urte bereko uztailean Wandel-Petersen enbaxadoreak eta herriko alkateak bakea sinatu zuten, 172 urte eta gero.


Eguneraketa berriak daude