Eguzkipeko akuilu

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

SINETS EZAZU: ez dizugu udako eguzkiaren gozamena hondatu nahi beroketa globalari buruzko liburu bat gomendatuz, ezta ere, sikiera, eguzki horrek urtero pittin bat gehiago kiskaltzen zaituela gogoraraziz. Aitzitik, itxaropen mezua dakar Naomi Kleinek: klima aldaketa hain krisi larria izatea mundua aldatzeko akuilu ezin hobea izan daiteke, mundu honek aldaketa premia duela pentsatzen duenarentzat. Garbiago esanda: kapitalismoa gainditzeaz ari da Klein, eta horretara deitzen gaitu aho-bilorik gabe. This changes everythingek eragingo dizun aldartea albo batera utzita, jakizu behintzat oso ondo idatzitako lana izango duzula esku artean, borroka historia interesgarriz betea eta pasarte askotan eleberri erritmoduna. Oso eskertzekoa, bero honekin irakurtzeko.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.