ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 25a

Kulturadunak

Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2016ko maiatzaren 22a
Kanariar Uharteetako landaredia zeharo aldatu zen gizakiak bertara iritsitakoan.
Kanariar Uharteetako landaredia zeharo aldatu zen gizakiak bertara iritsitakoan.

Kulturadunak lantzen du lurra. Lurra landu ez bagenu, ez genuke orain dugun kulturarik izango. Beste maila bateko hizkuntza izango genuke, eta idatzitakoaren arrastorik ere ez. Izan ere, kultura lurraren kultura da, latineko cultüra-tik omen dator. Horri tiraka colere-raino iritsi omen dira etimologiazaleak.

Kulturak, beraz, lurra lantzea, alor bat lantzea adierazten du. Hortik gero, hartuko duen esanahi mordoa: ikastea, zaintzea, garatzea, lantzea, aritzea, jardutea... Lurrekoak ere ez diren alor ugaritan: zientzia, artea, hizkuntza, jakintzak, asmamena, adiskidetasuna...

Latineko colere hark, nonbait, “bizi” hitzaren adiera ere badu. Hortik omen dator koloniar edo kolono hitzaren esanahia: lur berri bat lantzen duena.

Geu ere gure lur honetan kokatu ziren lehen kolono haietatik gatoz. Aurrekoek naturak ematen zuena bildu eta baliatzen zuten. Pixkanaka lurra landu eta toki jakin bati lotuta bizitzera ohitu behar izan zuten. Eta lantzeko gero eta alor gehiagoren premia; berezko tokiko natura naturalari lurra kendu behar, irabazi egin behar... Duela milaka urteko lan haiek egiteko nola jokatzen ote ziren? Pentsatzen da hasteko basoari su emango ziotela eta gero lurra lantzeari ekin. Euskal Herrian jardun haren arrastorik baden ez dakit. Kanarietan gertatua argitzen ari dira, eta hango berri badugu. Uharte haiek duela 2.300 urte inguru populatzen hasi zirela uste da, eta horrek arrastoen sailkapena eta ikerketa errazten du. Garaitsu hartan hasten da, agidanean, basoaren atzerakada eta nekazaritzaren hedapena. Arkeologoek topatzen dituzten arrastoek gero eta argiago adierazten omen dute.

Gero etorri zen, han bezala hemen, landare berriak sortzea. Naturalak diren aldaeretatik abiatuta zaintza tekniken bidezko sorkuntza. Landare berri horiek ez dira naturalak, ez daude naturan, geuk sortuak dira. Adibidez, Euskal Herrian ditugun ehunka eta ehunka sagarrak. Landutako horiei, nola ez, “kultibar” deitzen zaie, eta naturalei aldaera edo barietate. Kulturaren, lantzearen kultibarrak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Bestelakoak

Bestelakoak kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2016ko maiatzaren 22a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude