Euskara maila egiaztatzeko azterketa libre gehiago

  • Euskara gaitasuna egiaztatzeko azterketa libre bakarra ez da EGA izango. Eusko Jaurlaritzaren erabakiz, irailetik aurrera B1 eta B2 mailetarako probak ere libreak izango dira.


2016ko apirilaren 6an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Baldintzak
B1 eta B2 mailetako probetara aurkezteko, EGAn eskatzen diren moduko baldintzak eskatuko dituzte. Hala nola, gutxienez 17 urte izatea. Bestalde, A1 eta A2 mailetan ere ziurtagiriak emango dituzte.

Beharrezko probak
“Beharrezkoa da EGA hainbat erabileratarako, baina beste askotarako ez. Euskaraz bizitzeko ez da EGA mailarik behar, funtziona daiteke maila apalagoarekin” adierazi du Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
 

EGA auzitan
EGAra aurkezten den lautik hiruk ez du proba gainditzen. Eusko Legebiltzarrak eskatuta, aditu talde bat EGAri buruzko txostena ari da burutzen eta emaitzak laster aurkeztea espero da.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!