Nafarroako Gobernuaren lehen eskaintza. 2015eko azaroaren hasieran Hezkuntza Sailak 425 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) iragarri zuen, horietatik 334 2016rako (320 irakaslerako eta 14 behatzailerako). Beste 91 2017rako ziren, Bigarren Hezkuntzarako irakasle lanpostuak.
Euskarazko plazak arazo. 2016rako aurreikusitako 320 plaza horietatik, 228 ziren euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Horrek sua piztu zuen Nafarroako gizartearen zati batean. AFAPNA, CCOO, UGT, UPN, PSN, PP, Izquierda-Ezkerra eta Ahal Dugu aurka agertu dira. EH Bildu, LAB, Steilas eta ELA alde.
Gaztelaniako irakasleak soberan. Euskarazko plazak gaztelaniakoak baino gehiago izateko argudio hau eman du Hezkuntza Sailak: Ingelesez Ikasteko Programak (IIP) sare publikoaren gaztelaniako zentroetan izan duen zabalkundearen ondorioz, gaztelaniako irakasle elebakarrak soberan dira eta, beraz, ez du zentzurik gaztelaniako plaza gehiago sortzea.
Madrilgo Gobernuaren helegitea. Otsailaren hasieran Estatuak helegitea jarri zuen UPNk 2015eko martxoan onartutako 358 plazako LEParen aurka. Hau ulertzeko 2015eko udal eta foru hauteskunde garaira itzuli behar da, orduan Javier Esparza UPNko lehendakari gaiak 900 lanpostuko LEPa iragarri baitzuen bere programan. Azkenean iazko martxoaren 25ean UPNren Gobernuak 358ko LEParen dekretua egin zuen, hauteskundeen atarian: 214 plaza osasunean, 134 hezkuntzan eta 10 suhiltzaileentzat.
2013, 2014 eta 2015erako Estatuak aurreikusitako irakasleen erretiroak ordezkatzeko postuak bilduta egin zuen hezkuntzako eskaintza José Iribas kontseilariak. Dekretuak ez zuen kontuan hartu 2014ko ordezkapen plazak LEP baterako erabilgarri uzteko, 2014aren amaiera baino lehenago egin behar zuela horretarako eskari formala. Estatuaren abokatuak orduan jakinarazi zion UPNri forma akats hori, baina UPNk aurrera egin zuen. Estatuak edozein unetan jar zezakeen helegitea, baina min gehien egin zezakeenean jarri du.
Kontua da UPNk ez zuela zehaztu hezkuntzako 134 plaza haietatik zeintzuk ziren 2014ari zegozkion ordezkapen plazak, amarru horrekin operazioa pasatuko zelakoan. Estatuaren abokatuak, beraz, denen aurkako helegitea jarri du.
Euskarazko 120 plaza bazterrean geratu dira. Helegitearen emaitzaren zain, eta presioen ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako 120 plaza korapilotsuak bazterrean gelditu dira (gehi behatzaileen 14ak), datozen hiru urteetan aterako direlakoan. Aurreikusitako 320 plazetatik, beraz, 200 bakarrik aterako dira orain, 108 euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Erabaki honekin sailak Hezkuntzako Mahaiaren gehiengo sindikalaren –LAB, Steilas eta ELA (%56)– aurka egin du.
Zerrenda bakarrik ez. Euskarazko lerroetako irakasleen aldarrikapen historikoa da zerrenda bakarra, baina Nafarroako Gobernuak ez du onartu. Euskarazko irakaslea gai da klaseak euskaraz zein gaztelaniaz emateko, baina hautatu behar du euskarazko zerrendan edo gaztelaniakoan joatea. Gehiago jakitea zigortu egiten zaio. Aldarrikapena da irakasle guztiak zerrenda bakarrean joatea eta bakoitzak hautatzea non eman nahi dituen klaseak. Bi hizkuntza ofizial dituzten gainerako erkidegoetan hala da.
Orain arte azterketa egun eta ordu berean izan da eta aurten bi egunetan egingo da, horrela euskaldunak bietara joateko aukera izango du. Zerrenda bakarraren aurkakoek protesta egin dute, molde honetan euskaldunak bi aukera izango dituelako. Argudio horri helduta, AFAPNA sindikatuak helegitea jarri du LEPren aurka.
Bertsio luzea:
www.argia.eus/albistea/nafarroako-hezkuntzako-epearen-labirintoan-ez-galtzeko-gida
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.