Komikilariak Errekondoren kontsultan

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Hartuemana” hitza asmatu zuena ar harroren bat izango zen. Boterearen harrak jana izango zuen garuna. Hartu ondoren eman, hori nola liteke? Baratzean, zalantzarik gabe eman egin behar zerbait hartu nahi izanez gero...

“Emanartua” baratzean nahi eta nahiezkoa da. Eman, ematea emankortasuna, hau da etorkizuna lotuko duena sortzea, fruituak eta barruan daramatzaten haziak, alegia. Nire iritziz, eman “eme” hitzetik etorriko da eta hartu, harrapatu “ar” hitzetik. Baratzean, hasteko eman eta gero hartu.

Baratzea izateko bertako landareen arteko emanartu etengabeak behar dira. Zeureak ere baratze batean eginez gero alde ederrakoak izango dira. Probatu duenak badaki. Baita probatu ez duenak ere...

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!