Aukera garesti eta suntsitzaileena, Bizkaiko Hego Trenbide Saihesbiderako

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezkerraldea. Espainiako Gobernuak publiko egin du Hego Trenbide Saihesbide delakoaren egitasmoa. Helburua Santurtziko Superportura iristen diren merkantziak trenez ateratzea da. Balizko ibilbide bi aurkeztu baditu ere, Madrilek baten alde egin du esplizituki, bietatik garestiena eta ingurumenari inpaktu handiena eragingo liokeena dela aitortu duen arren. Arrazoia da lehenetsitako alternatibak lotura egingo lukeela etorkizunean eraikitzekoa litzatekeen Santander-Bilbo abiadura handiko trenbidearekin. Egitasmoak 310 milioi euroko kostua luke eta, besteak beste, 2010ean amaituta zenetik itxita egon den Serantesko tunelari (argazkian) erabilpena emateko balioko luke.


Irakurri gehiago: Bizkaia Euskal Herria
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.