Durangoko Azoka itxi ostean, kontuak egiteko ordua

Dani Blanco
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Durangoko ajearekin hasi du astea euskal kulturak: joan da 50. edizioa eta balantzea egiten hasiz gero buru adina aburu izango dira. Gauza batzuk ordea, nekez eztabaidatuko dizkizu inork.

Edukiz betea

Identitate-krisia bizi izan zuen Azokak beroaldi ekonomikoko urteen hondarrean. Kontsumo hutsa? Eta jendeak erosteari uztean, zer? Ahotseneako ekimen paraleloek bete dute edukiz ostera azken urteetan. Horrek salbatu du.

Ez daitezela erosleak falta

Euskal kulturgintzan dihardutenentzat Durango urteko kontuak txukuntzeko aukera da. Azokaren foku mediatikoak hurbiltzen ditu euskal kulturari urrunetik begiratzen diotenak ere: orain kontuak egitea tokatzen da.

Pribatuan, mesedez

Azokaren inguruan antolatutako solasaldiek zeresana eman arren, Durangoko eztabaida kultural interesgarrienak Landako eta Plateruena atzean utzita gertatzen dira, Palentzia aldeko taberna koxkor batean, izenik gogoratu nahi ez dudana.


Durangoko Azoka kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 19
Barra warroak
Ez gatoz Paristik

2025eko abenduaren 10
Barra warroak
Dena ez da hain guaia

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.