Euskaragileak, euskaraz lan egin nahi duten enpresen batzordea, hasi da lanean. Lan mundua euskalduntzeko bidean eragile aktibo izatea da euren ildo nagusietako bat eta prest dute lehen egitasmoa: amankomunean dituzten hornitzaileei euskarazko zerbitzua eskaintzeko eskaera bateratua egingo dute. Cikautxo, Fagor eta Mondragon Unibertsitatea dira batzordeko kideetako hiru.
Euskaragileak batzordean ordezkaritza duen enpresetako bat da Cikautxo; kautxuzko eta plastikozko osagaiak garatzen eta ekoizten dituen enpresa da, 500dik gora langile ditu. Automobilgintzako piezak egiten dituzte, nagusiki. Lea-Artibai eskualde euskaldunean dago enpresa, Berriatuan, eta azken bost urteetan gogor aritu dira lanean etxe barrua euskalduntzen. Ramon Mendiguren enpresako proiektu arduradunarekin hitz egin dugu egiten ari diren lana ezagutzeko.
“Euskaragileak batzordeko enpresa gehienok euskara plan bat daukagu, nahiko aurreratua, eta urteak daramatzagu horretan lanean. Lobby lana egitea izango da gure zereginetako bat nolabait esateko; euskaraz lan egitea posible dela ikusarazi nahi dugu. Bestalde, talde modura eragin zuzena hornitzaileengan izan genezakeela ikusi genuen; eta lanketa horrekin hastea erabaki genuen. Amankomunean dauzkagun hornitzaileak identifikatzen ari gara”.
Euskaragileak hiru hiletik behin biltzen da Kontseiluarekin, eta datorren bilkuran egingo da behin betiko hornitzaileen aukeraketa. Horrez gain, eskaera bideratzeko prozesu guztia zehaztuko dute; hornitzaile bakoitzari zehatz-mehatz zer eskatuko zaion definituz. Ramon Mendiguren: “Euskaraz lan egiten dugu eta guretzat balio erantsi bat da hori. Euskara erabiltzearen onuren berri emango diegu eta eurekin ere euskaraz egin nahi dugula adierazi”.
Cikautxo enpresaren hornitzaile garrantzitsuenak kanpotarrak dira; automobilgintzakoak. Baina ekoizten dituzten produktuez haratago, bestelako hornitzaile askorekin egin behar izaten dute lan: elektrizistekin, bidaia-agentziekin, auditoreekin… Zentzu horretan hasi ziren euren hornitzaileengan eragiten eta bakoitzarekin nola jokatu erabakitzen. Esaterako, segurtasun enpresako langile batek ez daki euskaraz eta langile hori oporretan dagoen bitartean, ordezko langile euskalduna ekartzeko konpromisoa hartzeko eskatu zioten enpresari. “25 bat hornitzaileri eskutitza bidali genien eta horietatik 18k erantzun ziguten. Gehienak irtenbideren bat aurkitzeko prest azaldu ziren. Batzuek, eskatzen geniena betetzerik ez bazuten ere, beste eremu batean euskara erabiltzeko prestutasuna azaldu zuten”.
Argi du Ramon Mendigurenek euren ogibidea automobilgintzako piezak egitea dela, eta lan handia izan arren, hasitako bidea jarraitzeko prest daude: “Asko dago egiteko oraindik. Gutxika egin behar den lana da, baina gelditu barik. Ez da erraza, baina lortu daitezke hobekuntzak”.
Fagor Taldea Euskaragileak enpresa sareko kidea da eta Leire Okarantza da enpresako ordezkaria. Fagor Taldean zazpi kooperatiba daude eta 8.000tik gora langile. Euskaragileak egitasmoan zerk bultzatuta parte hartu duten galdetu diogu Okarantzari: “Momentu honetan, ikusten dugu gure normalizazio planetan dauzkagun helburu eta urtez urte finkatzen ditugun ekintzetarako ekarpen interesgarria izan daitekeela beste batzuekin modu bateratuan pausoak ematea”.
Euskaragileak batzordean hornitzaileekin egingo duten lanketaz gain, aurrez antzeko ekimenik abian jarri ote duten jakin nahi izan dugu: “Gure estrategia barrura begira lan egitea izan da, eraginkortasuna lortu nahi izan dugu barruko erabilerari dagokionez, bai maila instituzionalean bai maila informalean. Ez gara jarri hainbeste kanpora begira eta hornitzaileetan eragiten, zuzenean ez behintzat. Orain ariketa hori gure egiten gabiltza”.
Fagor Taldeko Euskara Batzordean Kontseiluaren bileretan adosten diren irizpideak aintzat hartzen dituzte eta beraiek nola bideratu pentsatzen ari dira. Bestalde, Mondragon Korporazioko kide direnez, bertako kooperatiba asko euren hornitzaile dira, eta alderantziz. Elkar eragiteko esparru interesgarria dela iruditzen zaie. Hornitzaileekin lanean hasterakoan, bi alderdi hartu nahi dituzte kontuan. Alde batetik, Korporazio mailako kooperatibek euskara plana izatea eta, beste aldetik, talde barruko egoera aztertzea. Alegia, hornitzaile bat aukeratzeko garaian, identifikatu behar dute nork izango duen harremana hornitzailearekin eta langile hori euskaraz jarduteko gai izango dela ziurtatu beharko dute.
Xabier Sagarna Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Elektronika eta Informatikako koordinatzailea da. Bera ari da parte hartzen Euskaragileak enpresa batzordean. Eskolaren jarduera nagusiak dira prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza. 2.000 ikasletik gora ditu eskolak eta 200dik gora langile.
Urteak dira euskara plana abian jarri zutenetik. Sagarnak esan digunez, Eskola Politeknikoaren lehentasuna izan da zerbitzuak euskaraz ematea; ikasleekin eta enpresekin dituzte harremanak. Ikasleei eskolak euskaraz ematen dizkiete, baita gainontzeko zerbitzuak ere: fotokopiak ateratzeko denda, kantina… Bestalde, ikerketa eta etengabeko prestakuntzako jarduerak euskaraz jaso nahi dituenak, bermatua dauka aukera hori ere. “Guk eskaintzen ditugun zerbitzu horietan hornitzaileren batek parte hartzen badu, euskarazko zerbitzua gehiengo handi batean bermatuta daukagula esango nuke. Aurrez landutako gaia da guretzat, irizpide batzuk ezarri zirelako garaia batean. Dena den, beti dago zer hobetu. Euskaragileak batzordean egiten ari garen hornitzaileen lanketak balio izan digu gure egoeraren diagnostiko zehatzagoa egiteko eta identifikatzeko non ditugun hobetzeko aukerak”.
Hornitzaileekin dituzten harreman komertzialak hobetu ditzaketela ikusi dute: produktu/zerbitzuen eskaintzak euskaraz jasotzea, eskaerak euskaraz egitea, fakturak euskaraz jasotzea… Adibide gehiago ere eman dizkigu Sagarnak: “Kantinako langileek badakite euskaraz, baina eska diezaiekegu lehen hitza beti euskaraz egiteko. Hartara, euskararen aldeko normalizazioan lagunduko ligukete. Bestalde, unibertsitateko eraikin guztietan kafe makina asko ditugu; botoiak euskaraz daude baina display elektronikoa ez. Hori euskaraz jar daiteke? Horretarako beste enpresa batzuen babesa behar genuke. Iraganean egin genuen eskaera eta horrek kostu handia zeukala erantzun ziguten. Orain, agian, egin dezakegu saiakera Euskaragileak batzordetik, hiruzpalau enpresa euren bezero garelako. Ea denon artean lortzen dugun”.
Euskararen Kontseiluaren ekimenez sortutako Euskaragileak taldean 13 enpresa daude: Batz, Cikautxo, Eika, Ekin, Elay, Fagor, Goizper Group, IMH, Irizar, Matz-Erreka, Mondragon Unibertsitatea Eskola Politeknikoa, Mondragon Korporazioa eta Orkli.
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]