Astekari berrituagatik topa egin genuenekoa

(Arg: Dani Blanco)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaroaren 12an arratsaldez gure erredakzioak ez-ohiko itxura hartu zuen. Lasarte-Oriako pabiloian kolaboratzaile, lagun eta ARGIAko kide ugarik aurkezpen-festa txiki batekin ospatu genuen astekari eraberritua jadanik kalean dela. Urtebetez eraberritze prozesuan murgilduta aritu gara ARGIAn: proiektu jasangarri, parekide eta parte-hartzailean sakondu dugu, etxe barrutik hasita. Osteguneko aurkezpen ekitaldian bertaratutakoekin aldaketaren gakoak aztertu genituen eta ARGIAren egoitza ez ezik, guretzako funtsezkoak diren Ametzagaiña Taldeko beste enpresen instalazioak ere bisitatu genituen: Antzan astekariko orrialdeak nola inprimatzen diren ikusi genuen; komunikazio eta teknologia berriak uztartzen dituen Iametza enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu genituen; eta euskal prentsan hainbat jauzi ematerakoan Adur informatika enpresak bermatutako baliabideak klabeak izan zirela gogoratu genuen.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!