BILBOKO alkateen bilkuran ostera ikusi da iraganaren irakurketa dela edozein bake prozesuk duen korapilo trinkoenetakoa. Urkullu lehendakariaren gidaritzapean han izan ziren EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko 114 alkate. Baziren gabezia ugari, baina partaidetzari dagokionez, garrantzitsuena PPren presentzia eza izan zen, alkaterik ia izan ez arren, gatazka honetako aktore garrantzitsuena delako gaur egun, batez ere egiazko bake prozesu bat aurrera eramateko oztoporik sendoena bilakatu delako.
Urriaren 20an lau urte beteko dira ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Harrez gero, PPk etengabe oztopatu du mende erdiko gatazkaren irteera ordenatua. Gatazkaren humanizatzean zero urrats egiteaz gain, errepresioaren logikan gotortu da.
Beste muturrean ETA dago, ataka honetatik atera ezinean, jarduera armatua hainbat aukeratan utzi ez izanaren gatibu. Ondorio asko eta larriak izan zituzten erabaki haiek, baina gaur egun presoak dira Lizarra-Garazi edo Loiolako trenak galtzearen ondorio lazgarrienak. 2011ko urrian nekez pentsatuko zuen ezker abertzaleak lau urteren ondoren esparru hori berdin edo okerrago egongo zenik. Edo 2013ko Aste Santuan, ETAk nazioarteko egiaztatzaileei arma sorta txikiaren entrega egin zienean, nekez irudika zitekeen bi urtera arma guztiak oraindik entregatu edo desegin gabe –non da desberdintasuna jada?– leudekeenik.
Urteetan Estatuaren negoziazio borondate eza jarri zuen mahai-gainean ETAk borroka armatuarekin jarraitzeko. Orain zailtasun teknikoak dira mahai gainean armen desegitea behar bezala egiteko; eta ez zaio arrazoirik faltako, poliziak atxilotzeko prest edo armen entrega errazten izatea zeharo desberdina baita hori bideratu behar duen etakidearentzat. Eta hala, bake prozesuan aurrera ez egiteko aitzakia bihurtu dira armak.
Alde bakarreko bideak korapilo hori askatzea ETAren esku uzten du funtsean. Nazioarteko egiaztatzaileen bidetik edo Jaurlaritzarenetik, baina lehenbailehen bideratu beharrekoa da armena. Besterik ezean, aitzakiak kentzea baita ETAk egin dezakeen bakarra.
ETA desegitearena da bake prozesuan urratsak ez emateko erabiltzen den beste argudioa, bai PPren eta PSOEren aldetik, eta baita EAJrenetik ere. Egiazko bake prozesuaren ikuspegitik, ETA desegitea horren ondorio izatea litzateke onuragarriena halako zuloan berriz ez jausteko. Horrez gain, ETAk berak eman beharko lituzke egindakoaren azalpenak. Eta hau ez da ezker abertzalea dagokion erantzukizunetik libratzeko, baizik eta bakoitzak bereak modu egokiagoan bizkarrera ditzan.
Garai bakoitzean era desberdinean, baina mende erdiko ibilbidean, ETAk ezker abertzalean –eta oro har abertzaletasunean– topatu du behar zuen babes herritar eta ideologikoa, baina abertzaletasuna ez da ETA izan eta ezker abertzalea ez da ETA izan. Horrexegatik izango luke zentzua ETAk bizikidetza bake prozesu batean nolabaiteko parte hartzea izatea, ez ezker abertzalearen ordezkari eta zaintzaile gisa, aurreko prozesuetan bezala, dagokion erantzukizunari hobeto erantzuteko baizik. Ezin zaio eskatu Sorturi, are gutxiago EH Bilduri, ETAk egindakoaren erantzukizun osoa.
MEMORIA nekez jorratu ahalko da modu txukunean adostasun maila baten gainean egiten ez bada. Horretarako iraganaren irakurketa partekatua behar da eta ezker abertzalea ezinbestekoa da zeregin horretan. Ezker abertzaleari exigitzen zaion autokritika baldin bada esan dezala 50 urteko borroka armatuak ez duela zentzurik izan edota iragan hori guztiz arbuiatzen duela, nekez egingo da aurrera. Hasi egin behar da egiazko prozesua, baldintzetan baino eskaera eta eztabaida serioetan oinarritua. Eta hor ikusiko da elkarrizketak noraino iristen diren.
Eta hala esparruz esparru, puntu garrantzitsuenera iristeko: etorkizunean ez dela bortizkeriarik erabiliko, ez helburu politikoak lortzeko, ezta euskal herritarren edozelako erabaki zapuzteko ere.
Bakearen ikuspegitik ez da ez zilegi ez eraginkorra ezker abertzalearen autokritika aitzakiatzat baliatzea bake prozesua sendotasunez ez bideratzeko. Presoen esparruan eskaera hori makurragoa da: beren gatibu izaera baliatuz damua, salaketa edo pentsatzen ez dutena esatera behartzea, etikoa ez izateaz gain, ez da batere onuragarria etorkizuneko bizikidetzari begira.
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".