Seguru monogamoak garela?

  • Sex at Dawn: The Prehistoric Origins of Modern Sexuality
    Christopher Ryan,
    Cacilda Jethá
    Harper, 2010

     

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Christopher Ryan (AEB) eta Cacilda Jethá (Mozambike) liburuaren egileek gaur egun gizakiaren sexualitateaz nagusi den diskurtsoa hankaz gora botatzen dute. Haien ustez, mendez mende, agintari erlijiosoek sexualitatearen jatorria eta izaera isildu dute, medikuek patologizatu, zientzialariek nahita bazter utzi, eta terapeuta moralizatzaileek lurperatu.

Ezkontza tradizionala, monogamia, familia nuklearra eta maitasuna-sexua lotura erdigunean egotea zalantzan jartzen dute. Haien ustez, ukaezina da gizakiak sexu grina duela, eta aldiz, gaur egun erotismoari gerra deklaratu diogula diote, biologiari eta milioika urtetako grinaren eboluzioari muzin eginez.

Haien teoria defendatzeko gaur egungo giza talde batzuen ereduak azaltzen dituzte, baita hainbat primateren sexu portaerak ere. Gaur gaurko gaiez ari dira, eta umore ederrez gainera.

Ryan eta Jethá-ren liburuak Sex at Dawn: The Prehistoric Origins of Modern Sexuality du izenburu. Gaztelaniaz aurki daiteke: En el principio era el sexo. Los orígenes de la sexualidad moderna. Cómo nos emparejamos y por qué nos separamos (Paidós transiciones, 2012). Ez dute frantsesera itzuli, ezta euskarara ere, noski.

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...