Apirilak 28, astearte eguerdiz, Bretxako azokan. Sagardo, pintxo eta trikitiarekin festa eginaz aurkeztu zen Bizi Baratzea baserritarren postu artean. Biharamonean bigarren edizioa jarri zen inprentara bidean.
Goiko argazkian dituzue Bizi Baratzea aurkeztu zutenak: Inaxio Balberde (Bodegon Alejandroko sukaldaria), Arantxa Iturbe, Jakoba Errekondo eta Unai Brea Argiako kidea. Bodegon Alejandroko sukaldari Inaxio Balberdek eskerrak eman zizkion Errekondori, “liburu honi esker ongi ezagutuko dugu landare bakoitza. Eta hori ezinbestekoa da, produktu horiekin eginiko kalitate handiagoko platerak eskaini ahal izango baitizkiegu gure bezeroei”.
Arantxa Iturbek hartu zuen segidan hitza. Bera da Errekondorekin astero Euskadi Irratian audientzia gehien duen irratsaioa egiten duena: “Sarrera egiteko eskatu zidanean, pentsatu nuen, akabo! Oraintxe geratuko da agerian 30 urte hauetan zer gutxi baliatu dudan landareez ikasteko aukera. Baina Errekondoren azalpenetatik pertsonez eta harremanez ere asko ikasi dut”.
Jakoba Errekondok ohartarazi zuen liburuaren azalak badituela hiru titulu, “Bizi Baratzea” nagusia, “garaian garaikoa garaiz” ondokoa, eta oso garrantzitsua, gutxik arreta jartzen diona: “Eman eta hartu”. “Baratzean hartu baino lehen eman egin behar da. Eta bizitza baratzea besterik ez denez…” atera kontuak. Argudiaketa jarraitu zuen: “Ematea emea da, etorkizuna emea da, emankortasuna emea da… Harra, berriz, hartzea. Euskaraz hartu-eman esaten dugu, baina eman-hartu esan behar genuke, lehenengo eman egin behar baita”. Euskaraz baratzea zuhaitz, landare eta loreen bizitoki dela ere azaldu zuen: “Euskarak ez du ‘jardin’ esateko hitzik. Lorategi asmakizun sabindarra da. Betidanik baratzean landu dira loreak, barazkiak eta fruta-arbolak”. Aniztasun hori du oinarri liburuak, “baratze bakoitza bakarra da. Ez dago baratzerik beste baten berdina denik, eta baratzezainik ere ez”.
Irakurleek zuku gehien aterako dioten atala trukuena dela azaldu zuen: “Katuak non egiten du siesta? Jarri hor tomate landarea. Berau izango baita inguruko leku lehor, eguzkitsu, gozoena. Halako truku asko dago liburuan”.
Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]