Lehen harri hura

  • EGILEA :: Carlos Drummond de Andrade

    Susa, 2014

    Itzultzailea :: Koldo Izagirre

No meio do caminho tinha uma pedra / tinha uma pedra no meio do caminho / tinha uma pedra / no meio do caminho tinha uma pedra. // Nunca me esquecerei desse acontecimento / na vida de minhas retinas tão fatigadas. / Nunca me esquecerei que no meio do caminho / tinha uma pedra / tinha uma pedra no meio do caminho / no meio do caminho tinha uma pedra”. Carlos Drummond de Andradek (Itabira, 1902 - Rio de Janeiro, 1987) Bidearen erdian idatzi zuenean inauguratu zuen, jakin barik, bide barriya Brasilgo poesian. 1928. urtea zen, eta jende gehienari iruditu zitzaion poema bat kargarik gabea. Baina hango modernismoa hauspoa galtzen ari zen, eta beste zer edo zer bazetorren. Bitxia bada ere, poetak modernismo brasildarraren iturrira egin zuen. Apurketa eta bilaketa etengabe bezain antzuaren aldean, Carlos Drummond de Andradek aldarrikatu zuen poeta beti izango zela bazterrekoa. Apaltasun maitagarri batez zioen, Beñat Sarasolak hitzaurrean gogorarazten digun legez, bera irriñoa besterik ez zela, “gizon isil baten aurpegian”.

Koldo Izagirrek oparitu digun itzulpenari esker hurreratu gintezke beraz kritika eta ikerketa soka hain luzea ekarri duen autorearen obra poetikora. Aipatutako Bidearen erdian hartako harri famatuari ere biografia jarri behar izan zion, Uma pedra no meio do caminho. Biografia de um poema, azterketa burutsuei eta polemika mikatzei erantzuteko berak ez zeukala helburu moral, psikologiko edo filosofiko berezirik, bakar-bakarrik lortu gura izan zuela “monotonia eta kateaketa sentsazioa, hitzetatik hasita”.

Halakoxea da poema antologia honen irakurketa ere. Misterio bakoa. Eta paradoxikoki interpretazioa ezinbestean da zabala: “Nire bihotzak ez du jokatzen ez du ezagutzen / jokatzearen artea. Zoratzen duen / estadioetako bolatik urrun jotzen du”.

Carlos Drummond de Andraderena poesia gorena da, ez zeru goietakoa. Estetikaren inguruko hausnarketa konplikatuetatik dator, baina emaitza, finean, egia esateko modu gertuko eta dotore bat baino ez da. “Aspaldi du, bai, idazten ez dizudala. / Zaharkitu egin dira albisteak oro”. Malenkonia eta etorkizunaren nahia, biak batzen ditu idazkera mistiko eta soilean, kritikari eta mikaztasunari lekurik ukatu barik. Nork ulertu ageriko kontraesan horiek guztiak? Bihotzak, irakurrikeran.


ASTEKARIA
2015eko martxoaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude