Tximinoarena egitea, rockaren eta dibertimenduaren salbazioa

  • La Hora del Primate :: Euskal Primate School

    Back to Mono Records/ Politburo Recording Fiasco/ DDT, 2014

Gure herrian 80ko hamarkada mitifikatzeko joera handia badugu ere, 90ekoa pluralagoa eta emankorragoa izan zen. Eta bertan landutako estilo ugariren artean azpimarragarria da, esaterako, hardcorearen barruan bizi izan zen bilakaera irudimentsua. Horren adierazle izan zen, nahiz eta ez den inon nabarmenduta ageri, Bermeoko Münsterland taldea. Hardcorearen ingurura beste estilo eta sentsibilitate bat elkartuta, hitzetan, melodietan eta erritmo aldaketetan erreferente izan zen ama ezta aita ezagunik ere ez zuen taldea eta beraien El Colgado diskoa izan zen gailurra. Gerora, berorren abeslari Jose Ramon Riojak epe oso laburrean Atom Rhumban parte hartu zuen zingirako rocka, funkya eta bluesa jorratzen. Eta jarraian Los Paniks taldea sortu zuen, rock-and-roll biluzi eta txatarreroa erditu ahal izateko.

Rioja sorpresaz betetako musikari eta agitatzailea da eta orain gutxi, gure eszenan zeresana eman duten hainbat taldetako (Elfo Negro, Capsula, Los Paniks…) kideekin La Hora del Primate taldea sortu du Bilbo aldean. La Hora del Primatek rockaren eta musikaren esentzia berreskuratu nahi du: bat-batekotasuna, instintoen askatzea, dibertimendua eta basakeria, alegia. Eta erabat lortzen dute.

Euskal Primate School izeneko estreinako diskoan –Back To The Mono, Politburo Fiasco Recording eta DDTren artean kaleratu dutena– abesteaz gain, teklatua ere jotzen du Riojak, eta gogora ekarri digu Münsterland, abesteko eran zein narratutako istorio pertsonal, nihilista, txistagarri eta filmikoetan. Eta badu taldeak ezaugarri bitxi bat, instrumentuak menderatu arren ondo jo nahi ez dutenek bakarrik lortzen duten emaitzaren xarma berezia, hain zuzen ere. Koktel basatia da hemen batutakoa, groovie, distortsio eta indarrez jositakoa, eroa, kontrolik gabeko oreka erdiesten duena. Oinarria garagea bada ere, gai dira funkya eta punk-rocka mahaiaren bueltan batzeko (Ingrid Bergman); Make Up eta International Noise Conspiracy (The plague) kantu berean elkar ulertarazteko; psikodeliaren zuloan gogoz amiltzeko (Bien común); garagea jazz-corearen zurrunbiloan zorabiatzeko (Primate back to mono); Negu Gorriak-en rapa intentsitatez biderkatuta Zen Guerrillaren parera eramateko (Primatea naiz eta harro nago); zein zuhaitzen gainean dantza egiteko (Salvaje), besteak beste.

Garagea ezezik, rockari erritmoz, turbulentziaz eta ia zorabiatu artean bizitasun eroa ematea maite dutenek primate honetan aurkituko dute aspaldiko salbazioa. Zer esanik ez, Zen Guerrilla, Make Up, International Noise Conspiracy, Norman, Coltrane, Alice Donut, Nomeansno eta enparauen hutsunea gogoan dutenek, eta rockaren irmotasunaz aspertuta daudenek.


ASTEKARIA
2015eko otsailaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude