Metal astunak konpostean

Konpostaren aurkako aktibista askoren argumentu izan ohi dira metal astunak. Izan ere, konpostaren analisiak egindakoan metal astunak agertzen dira eta honek, osasun arazoen gaia pizten du.

Orokorrean metal astuna deitzen zaie, ingurumenean edo osasunean kalteren bat sor dezaketen metalei. Ikusten denez, definizio hau nahiko lausoa da eta gaur egun ez dago akordio borobilik metal astunaren definizio zehatzean. Hala eta guztiz ere, metal astunak inguru eta arlo askotan daude, eta inguru zein arlo horien arabera, metal astun mota ezberdinekin topo egiten dugu.

Konpostaren munduan aztertzen diren metal astun ohikoenak ondokoak dira: kadmioa, kobrea, nikela, beruna, zinka, merkurioa eta kromoa.

Metal astun horiek bi jatorri izan ditzakete: Konpostagailua dagoen lurzoruan bertan egon daitezke edo konpostagailura botatzen ditugun hondakin organikoetan. Izan ere, egunero kontsumitzen ditugun elikagaietan metal astunak egon ohi dira, haragi, arrain eta landareen organismoen zati baitira eta ez soilik haragi-arrain eta sukaldaturiko hondakinetan! Gizakiok ere baditugu metal astunak gure barrenean, proportzio jakin batean ezinbestekoak gure egunerokoan, baina gure organismoan funtzio jakinik ez duten metal astunak ere badira eta kontzentrazio altuan toxikoak izan daitezke. Talde horretan dago adibidez orain arte etxeko termometroetan edo piletan erabili dugun merkurioa.

Konpostako metal astunen analisia egiterakoan, arestian aipaturiko metal astun bakoitzaren kontzentrazioak neurtzen dira. Metal astunen kantitatearen arabera, eta beste zenbait parametro kontuan hartuta –germinazio tasa, bakterio patogenoen presentzia…–, konpostak balio batzuk lortuko ditu analisietan; balio horien arabera, konposta A, B edo C kategorian sailkatuko da. A kategoriakoa adibidez, produkzio ekologikoan erabili ahal den konposta da, teorian kalitaterik onenekoa.

Hala ere, estatuaren arabera, A, B edo C kategoria lortzeko balioak ezberdinak dira, adibidez, Espainiako Estatuan A kategoria lortzeko, konpost lehor kilo batek ezin du 0,4 mg merkurio baino gehiago eduki; Grezian aldiz, 5 mg merkuriotara iritsi daiteke. Beraz, konpostaren kalitate analisien legedia oso lausoa da, Europar Batasunean gauza bat esaten da eta Europako estatuetan beste bat, baina agian lege guztiekin ere honela gertatzen da, ezta?

Bitartean jarraitu konpostatzen, eta metal astunez baino, kezkatu ongi aireztatzeaz!

 


ASTEKARIA
2015eko urtarrilaren 25a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude