Bizitza erdigunean, eta ez merkatu kapitalista

Ondo bizi al gara? Horrela bizi nahi al dugu? Denok horrelako bizitza izateko aukera al daukagu? Eta emakumeak duintasunez bizi al gara? Ekonomia feministak sustraietaraino arakatu nahi du gaur egungo sistema kapitalista. Teoria kritiko horren ustez, merkatuetan oinarritzen den eredu kapitalistak ederki asmatu du merkatuak iraunarazteko atzean behar den egitura guztia ezkutatzen. Hitz bitan esanda, mundu produktiboa eta erreproduktiboa banatuak ditu; lehena oraindik ere gizonentzakoa, ezinbestekoa, eta bigarrena emakumeek sostengatua, nahita ahaztua, gutxietsia.

Ekonomia feministak bizitzaren erdigunetik merkatu kapitalista kendu eta denon artean adostuko dugun bizimodu duina ezartzea proposatzen digu. Pentsaera kritiko hori bidelagunekin datorkigu; ekologismoari eta ekonomia solidario eta sozialari eskutik helduta. Horren adibide da Larrun honetako lehen zatia, Amaia Perez Orozco eta Carlos Askunzeri egindako elkarrizketa. Teoriatik praktikara joko dugu ondoren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Plana ezagutuko dugu. Urola Garaian alternatiba ekonomikoak lantzeko ematen ari diren urratsak ere kontatuko ditugu.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude