Mimetismoa, elkar ulertzeko

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Horman Poster Bilboko antzerki taldearen lan berriena dugu Magia Sinpatikoa, BAD jaialdian estreinatu eta gero, Bartzelonan ere oraintsu arrakastaz erakutsi dena. Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra aktoreak eta Mbaye Sene dantzari senagaldarra dira antzezlaneko hiru protagonistak. Mimesia eta enpatia dute ardatz. “Pierrot, mimo edo mimesiaren inguruan lan egin nahi genuen, pertsonaia klasiko hori egungo eszena garaikidera ekarri”, azaldu du Matxalen de Pedrok. “Mimesiak lotura handia du antzerkiarekin, baina beste alor batzuetan ere badu garrantzirik, biologian adibidez, mimetismoa edo kamuflajea biziraupenerako estrategia ere bada zenbait animaliaren kasuan”, erantsi du Igor de Quadrak.

Bi kulturak topo egitean ere mimetismoa gertatzen da bi aktoreon ustez, eta ildo horri heldu diote Magia Sinpatikoa obran. “Oso oinarrizko mekanismoa da elkar imitatzea, bai babesteko, baita komunikatzeko ere”, dio de Quadrak.

James Frazer antropologoak 1890ean argitaratutako Urrezko Adarra liburuan aipatu zituen  Magia Sinpatikoa eta Magia Enpatikoa kontzeptuak, “gizakiak antzekotasunak hurbiltzen dituela esan nahi zuen kontzeptu horien bidez. Bata bestearengana hurbiltzeko modu bat da mimesia, gizakiek elkar ulertzeko eta bizirauteko dugun moldea”. Frazerren garaian, Europa mundua kolonizatzen ari zen, eta Darwinen Espezieen Eboluzioaren teoriak aldekoen eta aurkakoen arteko eztabaida sutsuak piztu zituen. Hala ere, “Kolonialismoak, hurbiltzen gaituen magia hori bestea menderatzeko erabili zuen”, dio de Pedrok: “Hau guztia dago Magia Sinpatikoa obraren atzean”.

Antzezlanean beste elementu bat, John Glover XIX mendeko margolari ingelesaren koadro handi bat dugu. Espazio eszenikoaren elementu bakanetako bat da. Glover Tasmaniara abiatu zen garai hartan, eta hango paisaiak margotu zituen batik bat, baita hango biztanleak ere. “Koadroarekin elkarrizketa sortzen da, bertako biztanleek jasandako sarraskiaren istorioa kontatzen du, dramaturgiarako edukia eman digu”, Igor de Quadraren hitzetan.

Hirugarren antzezlea Mbaye Sene dugu, bi aktoreek kudeatzen duten Muelle 3 dantza eskolan ezagutu zuten elkar, musika afrikar eta dantza irakaslea baita. “Interesgarria iruditu zitzaigun bera gonbidatzea. Eta ekarpen garrantzitsua egin du, dantzari eta musikari tradizionala izan arren, garaikidetasuna interesatzen zaiolako”.

Hizkuntza ere jolasaren partetzat hartu dute Horman Poster taldeko kideek, eta obra eleanitza sortu dute. Euskara nagusi bada ere, frantsesa, ingelesa, gaztelera eta wolofera, Senegaleko hizkuntza, entzuten dira obran.

 

Magia Sinpatikoa

Horman Poster

Noiz: abenduaren 21a.

Non: Gasteizko Baratza Aretoa.


Azkenak
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


Osasun Bidasoak eskualdeko urologia zerbitzuen “okertzea” salatu du

Plataformak jakinarazi du Bidasoako ospitalean zerbitzua maiatzean itxi zenetik, Donostiako ospitalean ez direla "arreta egokia" ematen ari, kontsulta asko bertan behera uzten ari baitira "alternatibarik gabe". Maiatzean ESK sindikatuak salatu zuen larrialdi... [+]


Eguneraketa berriak daude