Ertzaintzaren lehenengo Euskararen Erabilera Plana

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2014-2017 urtealdirako plana da. Legebiltzarrean aurkeztu berri du Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, eta hark adierazi duenez, helburua polizia euskaldunagoa lortzea da eta lana bi hizkuntza ofizialetan egiteko gaitasuna izatea.

Gaur egun, 8.000 ertzainetatik 3.006k betetzen dute dagokien hizkuntza eskakizuna. 156 ertzainek daukate EGA maila egiaztatuta. Eusko Jaurlaritzaren asmoa, 2017rako 800 ertzain gehiagok euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea da. Horrek esan nahiko luke ertzainen %47,5ek maila bateko edo besteko  euskara gaitasuna izango lukeela.

Planaren asmoa euskara sustatzeko aurrekontua bikoiztea da, hizkuntza-eskakizuna lortzeko liberatutako ertzainen kopurua handitzea eta laguntza puntuala emateko trebatzaileak edukitzea.

Beltran de Herediak onartu du, gainerako administrazioak baino motelago aritu dela Ertzaintza euskalduntzean, eta errua ETAri egotzi dio. Hemendik aurrera euskalduntze abiada bizia espero beharko dugu beraz.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude