Baina bizirik

  • Xabier Montoia :: Hezur gabeko hilak

    Susa, 1999

Gerra zikina existitu izanak gerra garbirik egon dela pentsatzera eraman gaitzakeen bezala, ausartzen gara esatera tamaina aldetik gerra diferenteak egon direla. Gerla Handia deitzen diogu, hartara, 1914-1918 artean eragin zuen txikizioari. Nahiz gerora gertatu diren handiagoak. Nahiz gerra bat sekula ezin daitekeen gerta txiki, ez behintzat bizi izan duenari. 14koa, ordea, handia izateaz gainera, ez zen inolaz ere arrotz izan euskaldunontzat; geratu zitzaigun bakarrik iparraldera. Armiarmako lagunak ari dira, haatik, gogoratzen efemeridea. Astez aste argitaratu ziren Eskualduna eta Euzkadi agerkarietako testuak on-line jartzeaz batera, esaten digute: bizi izandakoen kronika eta oroitzapenen bitartez jaso zuela gure literaturak I. Mundu Gerlaren testigantzarik fidelena. Kirikiño eta Batxiren kronikekin, adibidez, edota Jean Elizalderen 57a Gerlan. Baina narrazio eta eleberriek ere hartu dutela gaia, XX. mendean, halaber XXI.ean. Bi mendeon arteko saltoan argitaratu zen, hain zuzen, Hezur gabeko hilak.

Xabier Montoiaren bigarrena den eleberri honetan –“beste ezusteko bat eman digu”, zioen Markos Zapiainek orduko hartan–, Jean Etxegoien eta David Mandel soldaduen guduketa garaiko gorabeherak kontatzen zaizkigu. Euskalduna bata, errusiarra bestea, frantses dira biak paperean, eta, garrantzitsuago, gerrako lehen lerroan. Noski, izugarriak dira batailetakoak, sekula erori gabe futbol partida baten narrazioan. Izugarriak dira noski batailaren ondorengoak, “soinetik bereizi besoak, zango solteak, buru baten zatiño ezagutezinak”. Baina berdin dira hemen izugarriak, noiz ez diren areago, hurrengo batailara artekoak: Etxegoien eta Mandelen arteko solasak, maiteaz, iragan bizitzaz, gizajendeaz, gerraz, jendarteaz, etorkizun denaz. Ahaztu gabe laguntasunaz. Laguntasun gordin eta muturreko baten istorioa baita, azken batean, irakurle maite, Hezur gabeko hilak. Eta ez sobera abegikorra euskaldunekiko: esaterako, Piarres Landa elkartzen zaienean, saratarra, 57koa –Jean Elizalde bezala–. “Frantsesez ere ez dakien ezjakin hori?”, dio Etxegoien eskolatuak. “Bertze euskaldun alu bat! Ardi eta emazte hilen bortxatzaile gorrotagarria”.

Baina, oroz gain, basakeria handienaren erdian ere, bizitzaren aldeko kantu baten aurrean gaude. Edo gautza: “Berdina duk guztien lehia: une bat gehiago, bertzerik ez bada ere, bizitzen jarraitzea, handizki pairatu behar izan arren. Nehork ez dik nahi mundu satsu honen uztea!”. Rosario ez dakit sainduko iraultzaile hark esan zuenaz bestera, alegia: “Hobe okerturik baina bizirik ezen ez harro katabut baten barnean”.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude