Asier Leatxe Londresen bizi da azken hamar urtean, baina, horren aurretik, AEBetan bizi izan da, San Frantziskon, New Yorken eta Chicagon. Soinu ingeniaria da, eta musikaria halabeharrez. Ibilbide oparoa egin du, hango eta hemengo musikariekin lan eginez. Euskal musikariekin ere aritu da lanean, soinu ingeniari eta ekoizle artistiko gisa. Makala edota Axular DJrekin egindakoa, horren lekuko.
Aspalditik ezagutzen dut Asier Leatxe (Arrasate, 1968), nerabezarotik. Londresko Candem Road kaleko bere etxean (Amy Winehouse zenaren etxetik gertu) hartu nau, egun batzutarako, beti eskuzabal, beti emankor. Bertan egon naizen bitartean, Londresko hainbat musikari pasatu dira bere etxetik. Ohikoa da. Etxean duen estudioan grabatzen ditu hurbiltzen zaizkion musikarien lanak. Ez da ekoizle arrunta, bera ere musikaria denez, ekoizle artistikoa izan ohi da sarritan. Irizpide eta esperientzia handiko ekoizlea dela esan daiteke.
Egongelan, hainbat musika tresna barreiatuta: bateria, baxua, gitarrak, perkusio tresnak, mikroak, anplifikagailuak, konpresoreak, ordenagailuak, milaka kable. Abuztuan, Erresuma Batuko Soundway Records diskoetxe ezagunak My Panda Shall Fly musika elektronikoa lantzen duen taldearen diskoa argitaratu zuen, Asierrek ekoitzia. Kritikak aipamen berezia egin dio Suren Seneviratne musikariarekin egindako ekoizpen lanagatik: “zehaztasun handiko lana” dela zioen.
Egongelako izkina batean dagoen mahaian eseri gara, bere bizitzari errepasoa egiteko. Arrasaten duela 30 urte okupatutako gaztetxeaz gogoratu da. “Han hasi nintzen lehenengo soinu grabaketak egiten, sotoan zegoen entseguetako lokalean eta jam sessionetan, mikroekin esperimentatzen-eta. Horiek izan ziren nire lehenengo grabaketak, bitxiak ziren” diosku barrez. Orduko biniloetako kredituak jakin-minez begiratzen zituen, soinu ingeniaria zer ote zen jakin gabe. “Nik, egia esan, astronomoa izan nahi nuen (karkar), baina bizitzak beste bide batzuetatik eraman nau”, dio.
80ko hamarkadaren amaieran, Asierren aitak, Arrasateko Kooperatibako lankidea, AEBetara joateko aukera izan zuen, Kooperatibak bertan kokatutako bulegoa zuzentzera. Chicagorantz abiatu ziren Leatxetarrak, familia osoa, Asierrek 18 urte zituela.
Ingelesa ikasi eta gero, Filosofia eta Psikologia ikasketak egiten hasi zen Chicagoko Columbia unibertsitatean, baina bi urte geroago, soinuaren inguruko mintegietan parte hartzen hasi zen Columbia Collegean. “Erakargarria egiten zitzaidan musika ekoizteko mundu hori”. Ikasketak bukatuta, Chicago Track estudioan hasi zen lanean, baina handik gutxira, bere kabuz New Yorkera joateko erabakia hartu zuen, eta bertako Institut of Audio Reserch eskola aitzindarian hartu zituen eskolak. “Orain hainbat ikastetxe daude soinuaz ikasteko, baina garai haietan ez ziren hainbeste”.
1992an graduatu, eta New Yorkeko 440 estudioan hasi zen lanean. Estudio honetan hainbat saio eta kontzertu ekoitzi zituen. Tarte horretan John Fausti ekoizle ezaguna ezagutu zuen, bere aita ponteetako bat. Faustik gomendatuta, Electric Lady Studio ezagunean, Jimmy Hendrixek sortutako estudioan, hasi zen lanean. Horren ostean, New Yorkeko hainbat estudiotan aritu zen freelance ingeniari. New Yorken ere musika ikasketak egin zituen. Besteak beste, gitarra eta baxua jotzen ditu, “hartara, kristalaren alde bietan egoteko aukera dut” diosku.
90eko hamarkadaren bukaeran, New Yorketik San Frantziskora joan zen, eta, besteak beste, Tiny Telephone Recording estudioan jardun zuen. Musika elektronikoa lantzen duen X-Roads musika taldean ere aritu zen musikari, sintetizadoreak, samplerrak, pedalak eta roland-ak jotzen.
2004tik Londresen bizi da, eta freelance ingeniari gisa aritzen da bere etxeko estudioan, Next Door deiturikoan. Decca zinta analogikoaz aritzen da masterizazioan, gerora grabazioak digitalizatu egiten baditu ere. Mastering lanak egiten ditu batik bat, “baina edozer gauza graba dezaket estudio portatilean”. Estilo anitzak jorratu ditu ingeniari bezala, musika afrikarra, folka, rocka... baina batez ere musika elektronikoaren eremuan nabarmendu da, soinu ingeniaria denez, teknologia bikain ezagutzen duenez.
Londresen hainbat musikarirekin lan egiten du egun. Horietako bat Annabel Lee abeslaria (Ninja Tunes musika taldea) dugu. “Bere abestietako baten orkestrarako moldaketa egiten ari gara orain” azaldu dit Asierrek, partiturak eskuan. Orkestazio lan honetan ere, Mikel Andonegi piano-jotzaile donostiarrak parte hartu du. Egun Singapurren, baina denbora luzez Londresen bizi izan da Mikel Andonegi ere (M-ak, Four Brothers and a Ghost), eta harreman estua dute biek.
Suren Seneviratnerekin (My Panda Shall Fly musika elektronikoko taldea) batera egindako bi urteko lanak orain ikusi du argia Soundway Records diskoetxe ezagunaren eskutik. Tropical izeneko diskoa sortu du Surenek, eta Asierrek, diskoa ekoizteaz gain, esku-hartze zuzena izan du sorkuntzan. Musika elektronikoa egiterakoan, soinu ekoizpenak garrantzi handia du eta soinu ingeniariak disko honetan egindako lana goraipatu egin du kritika britainiarrak.
Suren Sebeviratne Sri Lankakoa da jatorriz, baina txikitatik bizi da Londresen. “Bera ikus-entzunezko sortzailea da, baina musikari ekin dio orain. 32 abesti sortu eta hauen remixak ere egin ditugu elkarrekin”. Surenek sortutako demoekin egin dute lan sortzaileak eta ekoizleak, zenbait abesti aukeratu eta elkarrekin garatu dituzte. Paisaia eta une ikusezinak ekartzen ditu gogora Tropical diskoak. “Kontzeptu horren gainean egin dugu lan. Irudimenaren bidaia, toki urrunak, magikoak eta exotikoak iradokitzen dituena”. Suren 12 urte zituela heldu zen Londresera Sri Lankatik bere familiarekin, eta “bere haurtzaroko Sri Lankako etxeko irudietan, oroimen magiko horren inguruan murgiltzen da” azaldu du Leatxek.
Euskal Herrira itzuliz, “talentu handia dago Euskal Herrian, baina ez dut izan lan egiteko aukera handirik. Belako bezalako taldeak gauza interesanteak egiten ari dira”. Tropical biniloaren masterizazioa egin du Garate estudioan. “Kaki Arkarazorekin lan egitea ohore handia izan da niretzat, aspalditik ezagutzen bainuen bere ibilbidea, gazte garaietatik”.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]