Maitaldia. Non: Miarritzeko Colisée, Gare du Midi eta Casino aretoetan. Noiz: irailaren 12tik 21era.
Dantza Hirian. Non: Donostia, Errenteria, Pasaia, Irun, Hondarribia, Hendaia, Azkaine, Miarritze, Bidarte, Donibane Lohizune, Baiona. Noiz: irailaren 11tik 28ra.
Iraila dantzaz blai dator, zenbait hitzordu garrantzitsu baitugu egunotan. Alde batetik Miarritzeko Maitaldia, Euskal Herrian egiten den handienetakoa, diziplina garaikidearen joera eta estiloen espektro zabala eskainiko ditu. 44 saio antolatuko dira, horietatik 18 aretotan, nazioarteko eta Euskal Herriko 26 dantza konpainiaren eskutik. Jendaurreko entsegu, erakusketa, dantzari buruzko film, mintzaldi eta ikastaroek osatuko dute aurtengo Maitaldiko programa oparoa. Eskaintza zabala, dudarik gabe, aurreko edizioan 18.000 ikusle erakarri eta aurtengoan beste horrenbeste lortu nahi baitute. “Ipar Euskal Herriko jende asko hurbiltzen da jaialdira, baina ez hainbeste Hegoaldekoa eta horiek erakarri nahi ditugu”, diosku Maitaldiko kanpo harremanetarako arduradun Eloixa Ospitalek. Konpainia handiak eta ezagunak, baina baita proposamen ausart eta berritzaileak ere, aurten ikusi ahal izango direnak.
Flandriako Royal Balletek zabalduko du jaialdia, Ulisesen Itzulera obrarekin. 43 danzari biltzen ditu ikuskariak. Irailaren 19an Norvegiako Dantza Garaikide Konpainia Nazionalak Not Here / Not Ever taularatuko du Gare du Midi aretoan.
Dantza konpainia txikien proposamenei ere tokia egingo die ekimenak. Vilcanota dantza konpainiak eta Les Blérots de Ravel bandak, esaterako, zuzeneko rock musika eta dantza garaikidea batuko dituzte L’Homme D´Habitude lanean. Bestetik, La Coma dantza taldeak Cartel izeneko lana erakutsiko du. Jean Guizerix Parisko Operako dantzari ohia eta Romain di Fazio dantzari klasiko gaztea batu dira lan honetan, dantzaren iraganaz eta etorkizunaz jarduteko. Oraina eta dantzaren biluztea dute ardatz.
Dantza Hirian jaialdi entzutetsuak Donostia eta Baiona arteko kale eta plazak jantziko ditu dantza garaikidez. Maitaldian ez bezala, saioak doan izango dira, eta toki zabaletan, ez aretoetan, irailaren 11tik 28ra.
Uztailean egindako egonaldien emaitza erakutsiko du Bartzelonako Jordi Vilaseca konpainiak, Azala izeneko lanarekin, Hendaiako Itsas pasealekuan, hilaren 13an. Jaialdiak antolatutako beste egonaldi bati esker, Lasala Donostiako dantza konpainiak Lauesku estreinatuko du irailaren 19an, San Telmo museoan.
Dantza Hirian jaialdiak hainbat ekimen bultzatuko ditu gainera. Besteak beste II Battle Break Dance saioa Irunen, jaialdiarekin batera egingo den BegiraDan argazki lehiaketa, tailerrak eta ikastaroak, edota dantzarien komunitatea batzea xede duen Nexos topaketa.
Madril, Bartzelona, Valentzia, Bordele edo Israelgo konpainiak izango dira gure artean, euskal dantza taldeekin batera. Aipagarria da Donostiako Dantzaz konpainiak Pasaian erakutsiko duen Chameleon, irailaren 21ean. Pasai Donibanetik San Pedrorako joan-etorriko txalupan egingo dute.
Jaialdiko azken asteburuan, hilaren 27an eta 28an, Baionan eta Errenterian egingo dira erakustaldiak. Larunbatean, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako marrazki tailerra izango da Baionan, Les Halles azokan, 16:30ean. Honen ostean, merkatuan bertan, Sharon Fridman Bartzelonako konpainiak Noraino? lana erakutsiko du. Jarraian, Montaut Plazan Bordeleko Revolution taldeak Deep lana eszenaratuko du, eta gero, Lacarre Plazan Madrileko Daniel Doña konpainiak A pie de calle erakutsiko du.
Igandean, Errenterian, Hiriburuko Etorkizuna dantza taldeak Leihotik lana erakutsiko du 18:00etan. Honen ostean, Lali Ayguade eta Nicolas Ricchini dantzariek Incognito lana dantzatuko dute.
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]