Emakumeak borrokan

Ur beroaren poltsa

Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2014ko irailaren 14a
Erretxina biltzeko ontzia.
Erretxina biltzeko ontzia.Antramir- CC by SA

Pinu, izei eta alertzeetatik erretxina. Haien erretxinatik eta besteenetik: kolofonioa, brea, bikea, berniza, intsentsua, uia, itsasgarria, perfumea, turmentina, urtzailea, sits eta pipientzako uxatzailea, desodorantea, baltsamoa eta gantzugailua, arazgarria, kautxua, hulea, golf pilota eta makila, jostailua, borragoma, pneumatikoa, arropa iragazgaitza, Arabiako goma, kosmetikoa, koloregaia, grisalla, ardoa argitzekoa, jakien lurringai eta egonkortzailea, botika, txigoma, gozokia, litografia, zigarro paperen eta zigiluen goma, haxixa nahastekoa, material piroteknikoa, arrantzarako eta gezientzako pozoia, kable elektrikoen isolatzailea, letaginen sustraien osagarria, intsektizida, biska eta lika, opioa, morfina, kodeina, tebaina, papaberina, noskapina, oripabina, garatxoak herpesak eta maskurrak kentzekoa, lastaira, burkoa, tirita, esparatrapua, izotz aurkakoak eta hozgarriak, gomazko eskularruak, zinta itsasgarria, preserbatiboa, oinetakoen barne zola, bainujantzia eta bainutxanoa, tenis pilota, ping-pong sarepala, eskitarako betaurrekoak, ur beroaren poltsa, puxika, aulkia, zela, margoa, transmisio uhala, gomazko titia, urpekari jantzia, alfonbra, edukiontzia, bizikleta gurpil zorroen partxea, flotagailua, grafikagintzarako mantila, heroina, katiuska... Zenbat hitz landareren baten izerdiari lotuta! Zenbat bizipoz eta min! Bainujantzia, ur beroaren poltsa, txorietako biska, borragoma, txigoma...

Landareari zauria egin eta isurkina biltzen dugu. Zauria ixteko jariatzen du, zauritik sor daitezkeen kalteak eragotzi nahi ditu. Hortik izerdiak gatzatzeko duen joera. Gatzatu, gogortu eta erretxina eginda itxi. Kaltea eragin dezaketen mikroorganismoei atea itxi eta orbaintzea erraztu. Bestetik, landare askoren izerdia pozoitsua da. Kosk egin eta zauria egingo liokeen animalia ere atzeratu egiten du. Itxuraz, horiek dira izerdi batzuk erretxinatsu izateko arrazoi nagusiak.

Guk, hala ere, zauria ixteko jariatuko duen horren bila, ebaki egingo dugu. Izan ere, zigarro-papera itsasgarria behar dugu!

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Bestelakoak

Bestelakoak kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-19 | Jakoba Errekondo
Zaldaleak irabazten

Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna luzatzen ari da eta gaua laburtzen. Naturak ederki nabarmentzen du koska hori. Egunaren luzaroak bi gauza indartzen ditu, batez ere, argitasuna eta tenperatura. Garai beroenak badatoz... Beroa ikusi ere egin ezin dutenak,... [+]


2019-03-31 | Jakoba Errekondo
Klima aldaketa eta paisaia

Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko konferentziak antolatzea. Ni “klima aldaketa eta paisaia” gaiaz aritu naiz mahai inguru pare batean, eta zailena paisaia geu garela azaltzea gertatzen zait.

Nahiago nuke Fernando Pessoak esaten zuen hura egia balitz:... [+]


2018-09-16 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren emakumeak

Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun bihurtu arte.

Nire ustez, fruitu eta haziekin edari alkoholdunak egitearen arrazoi nagusiak bi izan dira. Batetik, uztak kontserbatzeko era bat da: alkohola iraunarazle edo kontserbatzaile denez, fruitu asko zenean... [+]


2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek; baita geurean ere.

Milaka urte dira laboreak ekarri zituztela-genituela. Beraiei txirikordatutako makina bat istorio izango da bazterretan, ez alferrik jendarte eredu baten oinarrizko elikaduraren ardatzetako bat dira,... [+]


2018-04-22 | Jakoba Errekondo
Kurka-kurka

Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri dizkit Belgikan egiten den Lambic gari-garagardoaren istorioxkak, eta arreta piztu dit.

Gari arrunta (Triticum aestivum) eta garagarra (Hordeum vulgare), bi labore horiekin egiten den ardo ezagunenetakoa da Lambic... [+]


2018-04-15 | Jakoba Errekondo
Ezker-aihena

Gure etxean ezker-aihena izenarekin ezagutu genuen (Humulus lupulus). Izan ere, makina bat ezker-aihen landu da gure herriko errioaren erriberatan, garagardogintza hedatu zenarekin batera. Otsaihena, zerbeza-lorea, zerbeza-landarea, bier-belarra eta ezker-belarra ere deitzen zaiola ikasi dugu. Orain jende gehienak lupulua deitzen dio. Ez dakit lehendabizikoz nork deituko zuen lupulu; idatziz, behintzat, hiztegi eta izendegi modernoetan jasoa ikusi dut, zaharrenak 1984ko UZEIren Biologia 1... [+]


2018-04-01
Usainez usain

Udaberriak ekarri dit gaia sudurraren aurrera. New Yorkeko ikerketa gune desberdinetan lan egiten zuten C. Bushdid, M. O. Magnasco, L.B. Vosshall eta A. Keller zientzialariek 2014ko martxoan “Science Magazine” sonatuan argitaratu zuten artikulu batek zalaparta polita sortu zuen. Izenburuak dena dio: “Pertsonok bilioi bat usain baino gehiago bereizteko gai gara”. Zehazki, usaina esan beharrean, “Olfactory stimuli” diote ingelesez, hau da: usaimen... [+]


2018-01-14 | Jakoba Errekondo
M÷et & Chandon sagardoa

Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun askotarikoak badira ere eskuera, lehen beste upeleko sagardoa zen. Xanpain aukera urria zenean aparteko sona zuen “Champagne” sormarkako Möet & Chandon izenekoak.

Bernardo Aurkia Lizarribar Leaburun jaiotakoa berroigeitaka urtetan aritu zen Saran... [+]


2017-05-28 | Jakoba Errekondo
Izotza egurrean

Egin du izotzak berea: azioa, txarkeria. Aspaldian ikusi gabeko izotz zuri galantak izan ditugu apirilaren bukaeran. Sator-lana baina agerian, inongo lotsarik gabe: azerikeria. Ikaragarria bota du Euskal Herriaren hegoaldean.


2017-05-21 | Jakoba Errekondo
Mila eta bat gehiago

Mila gau eta bat gehiago ipuin sortaren antzera, azken 22 urteetako mila artikulu eta bat gehiago hauen kontakizuna aitaren batean igaro zait. Txoko honetan Gerezi sasoi aparta izenburua zuen lehen artikulu xinple hura idatzi zuen umemoko hari, Persiako ipuin sorta horretako Nur al-Din gaztearen tankera hartzen diot, gaurko begiekin.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude