Mugimenduan zabiltzan horrentzat, hausnarketarako tresna kutxa

  • Dabilen harriari goroldiorik ez: Hainbaten artean.

    Joxemi Zumalabe Fundazioa, 2014

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Herri mugimenduetan ibiltzeak (edozein delarik ere bere kolorea) aztarna utzi dizu bizitzan, nortasunean. Harribitxia den liburuxka honek iraganean izandako bizipenak goldatzeko eta gaurko lan esparruetan eraginkorrago izateko klabeak pausatuko dizkizu, eta “militantzia”ri buruzko egungo ikuspegia eskainiko: Eguneroko bizitza bera militantzia dela, proiektu kolektiboak eta norberaren bizi-proiektua uztartzearen garrantzia, harreman sanoek eragin zuzena dutela emaitzan, antolatzeko dauden eredu horizontalen abanikoa... Herri mugimenduetan sumatzen zituzten galdera eta kezkei forma emanez, 2012 eta 2013an Joxemi Zumalabe Fundazioak hamaika lan saio antolatu zituen eta bertan hainbat herri mugimendutako 223 pertsonak (124 emakume eta 99 gizon) hartu zuten parte (besteen artean Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak, Herrira, Sortzen Ikasbatuaz, EHZ...). Herri mugimenduek, urteetako esperientziatik planteatu dute, aurrera begira zer elementu saihestu edo aldatu nahi duten, eta zer nabarmendu edo indartu. Bi kultura edo polo daude tentsioan, bakoitza bere alde on eta txar guztiekin: herria “sakrifiziotik” edo “bizipozetik” eraikitzea.

Benetan pertsonengan oinarritzen diren enpresa guztientzat ere, ezinbestekoa den hobekuntzarako liburua: zehatza, argia eta laburra.

Liburua eta esperientzia pertsonalak biltzen dituen DVDa 5 euroan eskuratuko duzu.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!