Futbolaren burbuila

Euskal Herrian adreiluaren burbuila lehertzeak ekarri dituen ondorioak oso ondo ezagutzen ditugu. Orain beste burbuila bat daukagu ordea, futbolarena, ez kirolari dagokiona, baizik eta futbolaren negozioarena –eta neurri txikiagoan saskibaloiarena–. Oraindik ez da lehertu. Brasilgo Munduko Futbol Txapelketan bete-betean sartu garen honetan, ona litzake gazteei eta jendarteari eskaintzen zaien futbol eredua errebisatu eta aldatzea. Hain justu, Brasilen langileak eta herri sektoreak mobilizatu egin dira Mundu Txapelketaren gastu ikaragarriak salatzeko eta garraio publikoan, hezkuntzan eta osasungintzan hobekuntzak eskatzeko.

Zifra batzuk: Brasilek 2.500 milioi euro gastatuko ditu Mundu Txapelketan; Hegoafrikak 1.000 milioi euro gastatu zituen. FIFAk –multinazional bat, kirol erakunde bat baino– 4.000 milioi euro irabaziko ditu eta horietatik 35 milioi irabazleentzat dira. Diru sariak eskandalagarriak dira: Txapelketa irabaziz gero, diru gehien poltsikoratuko duena Espainiako selekzioa da, jokalari bakoitzarentzat 720.000 euro. Alemaniarrek 300.000 euro irabaziko lituzkete eta Kamerungoek 76.000 euro. FIFA nazioarteko publizitateak sostengatzen du ekonomikoki eta ustelkeria kasuez inguratuta dago. Anartean, soldata milioidunak ordaintzen diren Espainiako futbolari inbertsioak erraztu eta pribilegio fiskalak eskaintzen zaizkio, Ogasunari eta Gizarte-segurantzari milioika euro zor dizkion arren. Euskal futbola eta saskibaloia ingurumari horretan daude.

Gobernuek eta administrazioak badakite futbolak milioika lagun mobilizatzen dituela. Bultzatzen dituzten politikek erakusten dute gastu milioidunak egiteko prest daudela, futbola izan dadin herriaren opioa –lehen erlijioa zen gisan–, jendartea lokartuta edukitzeko eta hala Troikak –multinazionalen eta fortuna handien kudeatzaileak– inposaturiko austeritate politiken kontra euren haserrea ez azaltzeko. Baina iritsi liteke momentua masak matxinatu eta burbuila hori zulatu dezaketena. Ea berandu baino lehen den.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'FIFA go home'
2018-06-19 | Axier Lopez
Munduko Kopak badu irabazlea

Estadio, taberna eta albistegietako orroak futbola ez den gainerako guztia estaltzen hasi dira, baita nazioarteko futbolarekin lotutako negozio ilun eta ustelak ere. 2015eko AEBetako fiskal nagusiaren hitzak ahanzturaren zingiran urperatu dira jada: “Futbolaren kupuletan... [+]


"Qatar ez da Disneylandia, hemen ezin dituzue irudiak hartu"

FIFAko zuzendaritzan 17 urte zeramatzan Joseph Blatterrek dimititu egin du ustelkeria kasu batzuez zipriztinduta omen baitago. Maiatzaren 27an FIFAren zuzendaritzako zazpi kide atxilotu zituen Suizako poliziak.


2014-08-08 | Axier Lopez
‘Jogo bonito’ Munduko Futbol Koparen beste aldea

Mugaz gaindiko elkarlana argazkigintza sozialaren esparrura eramana. Aurten Brasilen ospatu den Munduko Futbol Txapelketaren harira Hego Amerikako hamaika kolektiboren lana bildu du Jogo Bonito webguneak.


2014-07-15 | Jon Torner Zabala
Munduko Futbol Kopako beste emaitza batzuk

Protesta ugari egin zen 2013an Brasilen, gizarte justuago baten aldeko kolektibo desberdinek deituta, Munduko Futbol Koparen ingurumarian. Informazio eta adierazpen askatasunaren alde lanean diharduen Article19 taldeak irudi batean laburbildu ditu mobilizazioen aurkako... [+]


2014-07-02 | Jon Torner Zabala
Telebistek ezkutatu duten irudia: "Salba ditzagun faveletako haurrak"

Munduko Futbol Kopak utzi digun, eta telebistek erakutsi ez duten irudia da hau. Asteartean futbol zelaira salto egin zuen gazte honek kamisetan mezu politiko argiarekin: Faveletako haurrak salba ditzagun. Sare sozialetan mugitu da argazkilariren batek unea bikain harrapatu... [+]


Eguneraketa berriak daude