"Nire disko pirata saltzen ikusten dudanean, “ongi goaz, top mantan gaude” esaten diot neure buruari"

  • Iruñea hiri txikia da, eta ez da harritzekoa ezagunak topatzea. Lucio Urtubia anarkistaren hitzaldi bat dela, edo bere amari besotik helduta paseoan dabilela, hortxe azaldu daiteke, esaterako, Barricadako abeslari ohia. Talde berria osatu du, eta karrikan dute lehenengo lana, album hirukoitza: Demasiado tonto en la corteza.

'El Drogas' kantuan. (Arg: Koldo Azkune)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sanduzelain jo zenuten. Zer moduzko kontzertua?

Gozatu ederra hartu genuen. Kalean jotzea gurekin bat dator. Hau da gustuko duguna.  Sanduzelai auzoko etxe horiek 15 urte zeramatzaten hutsik. Nafarroako Gobernuarenak dira, eta oraindik gehiago baditu. Argi dago, Barricadaren kantuak esaten zuen bezala, inork ez dizkigula giltzak eskura emanen. Egoera nola dagoen ikusita, ekintza zuzena da behar duguna, eta Sanduzelaikoa horren isla da. Etxebizitza horiek berreskuratzen hasteko ordua iritsi da, esku-hutsik dagoen jendeari eman ahal izateko.

Talde berriak zure ezizena darama. Alabaina, azken diskoaren atzean lan kolektiboa dagoela adierazi duzu. Nola laburbilduko zenuke taldeko beste hiru partaideen egitekoa?

Guztiz oinarrizkoak dira. Oinarrizkoak dira, soinuaz ari bagara, beste talde batekin emaitza oso bestelakoa izanen litzatekeelako. Oinarrizkoak dira, halaber, taldearen barneko funtzionamenduaz ari bagara. Konposatzerakoan, entseguetara kanta bat eramaten dut, ohi bezala, gitarra akustikoarekin eta lau akorderekin egina. Hortik aurrera kantuaren erabateko suntsiketa dator. Denek esku hartzen dute, eta laurok kantaren alde lan egiten dugu, konponketak direla, girotze musikala dela. Elkarri zukua ateratzen diogu, kanta gorpuztu dadin. Eta prozesu horretan denak beharrezkoak gara. Badirudi nik dena egiten dudala, eta hori ez da horrela, inondik inora. Horrez gain, taldean Brigi Duke izeneko pertsonaia dugu, Koma taldeko bateria-jotzailea, eta ‘El Drogas’ izan beharrean, taldearen deitura ‘Brigi Duke’ izan zitekeen, lasai asko.

Disko hirukoitza atera duzue, 24 kanta. Egiazki, ez da egungo rock taldeen artean ohikoena. Nondik ateratzen zaizu sormena?

Maite duzun jendearekin egonda. Lantalde bateko nukleoaren partaide sentitzen zarenean,  erraz samarra da. Gero, hori bai, ordu asko eman behar elkarrekin, entseguetan. Maite dugun mundu baten barruan bizi gara, kantak konposatzen, furgoneta hartu eta han hemenka jotzen hasteko errepertorio bat osatzen... Horrek guztiak gauzak gelditu gabe egitera bultzatzen gaitu. Niri idaztea gustatzen zait, eta sormen prozesua oso naturaltzat hartzen dut.

Egia da musikan formula bat modan jartzen bada, denek bide hori jarraitzen dugula. Promozio berdinak egiten ditugu, komunikabide beretara jotzen dugu, aldizkarietan antzeko iragarkiak paratzen ditugu... Aspertuta nago, eta gauzak beste era batean planteatzen ditut. Arduragabetasun puntu bat izan behar da horretarako, eta nik hori badut. Arduragabetasun puntu hori beste hiru lagunekin partekatzea, deskubrimendu itzela izan da niretzat.

Banda berri honekin libreago sentitzen al zara?

Bai, egiten dugun lanaren neurria izan behar duena delako. Kooperatiban egiten dugu lan. Nik ez ditut portzentajeak edo zenbakiak kontuan hartzen, eta dugun guztia jartzen dugu kantu bat garatu ahal izateko. Ia-ia ahaztua neukan funtzionatzeko modu hori.

54 urte dituzu, eta horietako asko eszenatokien gainean eman dituzu. Eszenatokiaren gainean jubilatzeko asmoa duzu?

Ez dakit nola amaituko dudan. Nire ofizioa da, maite dut eta zaintzen dut. Lanbidea nire fisikoaren egoeraren arabera egokitzen dut. Bada denbora nire ofizioan jarraitu ahal izateko bizio guztiak alboratu nituela. Orain urte eta erdi erretzeari utzi nion. Erretzen jarraitu edo abesteari utzi, hori da planteatu zidaten erabakia. Alemaniar baten abizena zuen eritasun bat diagnostikatu zidaten, Reinkeren edema eta aukera oso argi izan nuen. Ezin dut bi egunez jarraian kantatu. Eztarriak atseden egun batzuk behar ditu. Indarra dudan bitartean honetan jardungo dut, oso ongi pasatzen dudalako eta niretzat magikoa delako.

Aldatu al da publikoa azken urteetan?

Ezin da orokortu. Egia da azken urteetan jaialdi handien aldeko apustua zabaldu dela, talde asko eta ordubete eskaseko emanaldiak. Ez ditut gustuko, entzule bezala ez baituzu ezer barneratzen. Nahiago ditut areto ttikietan ematen diren kontzertuak, non zure izerdia jendearen gainean erortzen den, eta alderantziz. Bi orduz, bi ordu eta erdiz, edota, are gehiago, hiru orduz egoten zara kontzertuan, eta aretotik zerbait interesgarria bizi izan duzula pentsatuz ateratzen zara. Tamalez, geroz eta jende gutxiago biltzen da horrelakoetan. Taldeak zure etxepean jotzen badu ere, jendea ez da bertaratzen. Egia da, bestalde, nik ez dudala kexarako motiborik. Kexatuko banintz jipoia mereziko nuke.

Kultura merkatuko produktu bihurtu dela salatzen dute askok. Berdin errespetatzen al da sortzaileen lana?

Ez, hor dugu interneteko deskargen kontua. Norbaitek jatekoa lortzeko arazoak baditu, eta musika gustatzen baldin bazaio, nik ezin diot ezer esan nire diskoa internetetik jaisteagatik. Baina musikagilea bere konposaketetatik bizi da, eta sistemaz ezer ez ordaintzea ez dut ongi ikusten. Adostasun batera iritsi beharko ginateke. Aldi berean, galdetu beharko genuke CDak zergatik diren hain garestiak. Edota kontzertuko sarrera erosteko zergatik ordaindu behar zaion komisioa Tic-Tac Ticketi, edo iraultza zerga ordaindu behar zaion. Edota zergatik den SGAE lapurren habia... Ongi legoke honen guztiaren azterketa patxadatsua egitea.

Karrikan zure disko pirata saltzen ikusten baldin baduzu, zer sentipen eragiten dizu?

Ene buruari zera esaten diot: “Jode, ongi doa kontua, Top Mantan gaude!”. Hori da salmenten benetako termometroa. Nik pertsona horri ez nioke salaketarik paratuko, ez nuke CDak jasotzera behartuko. Pertsona hori mafia batek esplotatzen baldin badu, justiziak esku hartu beharko luke esplotatzailea nor den ikusteko. Saltzaileak nahikoa izan du bere sorterria eta familia utzi beharrarekin. Ez nuke Bustamantek bezala jokatuko, kameren aurrean bere disko pirata saltzeagatik beltz bati errieta bota zionean. Bustamantek eta bere kamerek saltzaile horren atzean zer dagoen aztertu beharko lukete, nortzuk diren mafiaren buruak, eta nolakoa den saltzaile horren sorterria, bere etxea, bere familia.

Lehenengo diskoa, Alzheimer, bideoklipaz lagunduta etorri zen: Cordones de mimbre. Eritasunaren lekuko zuzena izatea zer da zuretzat?

Amari gaixotasuna diagnostikatu ziotenean, danbateko ederra jaso nuen. Inguruko jendearekin hitz egiten hasi, eta arazoa uste nuena baino hedatuagoa zegoela ikusi nuen. Gaixotasuna arrazionalizatzen hasi nintzen, eta hainbeste maite nuen senideak nire laguntza behar zuela barneratu nuen: kalea gurutzatu ahal izateko besoa eskaini behar diozu, ipurdia garbitzen ikasi behar duzu, eta hori guztia. Prozesu gogorra da, gaixotasuna oso ankerra baita. Senide horrek okerrera nola egiten duen ikusten duzu, baina neurri berean zure senidearekin zenuen harremana aldatuz doa, burua ferekatzen diozunean, gorputza garbitzen diozunean... Nik ez nuen halakorik sekula imajinatu, eta bizitza-ikasketa bat izan da niretzat.

Nire hitzetan inguruan ikusten dudana islatzen dut, eta Alzheimerrarekin paperean esaldiak idazten hasi nintzenean, botaka ariko banintz bezala egin nuen. Gero esaldi haiek ordenatu eta disko bat egiteko aski material nuela ikusi nuen.

Bigarren diskoak ere egunerokoarekin du zerikusia. Matxinada, iraultza bat ernatzen ari da eta isilarazten gaituzte. Jendea orokorrean, eta artistak bereziki, arras anestesiatuta daudela iruditzen al zaizu?

Hala da, ez dugu enpatia hitzaren esanahia konprenitzen. Etxe-kaleratzeak edo irakaskuntza edo osasungintzaren pribatizazioa salatzen duten elkarteetan nahastu beharko ginateke, besteak beste. Beldurrak aldatu beharko luke bandoa, Riot Propaganda taldeak esaten duen bezala. Kontrolatuago eta otzanago bihurtzeko sartu diguten indibidualismo hori alboratu beharko genuke, eta dugun indarraren jabe egin beharko ginateke.

Biloba izan berri duzu. Nola daramazu aitona izatea?

Zoragarria da. Familian bizitza eztanda bat izan da. Gurasoek haurra hazi beharko dute, eta guk, aitona-amonak garen neurrian, kapritxo guztiak emanen dizkiogu. Niretzat eta nire bikotekidearentzat oso pozgarria izan da. Amonak esaten duen bezalaxe, haurra ikusten ez dugun aldiro galdutako egun bat da. Udan asko disfrutatu dut. Bilobarekin Arga ibaira gerturatzen ginen, Errotxapeara, eta nik harriak erakusten nizkion, uretara nola bota behar diren ikas zezan. Hurrengo urratsa harria uretan dantzatzen irakastea izanen da. Tontakeria dirudi, baina niretzat oso garrantzitsua da txipi-txapa egiten irakastea.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude