Tubacex, “bake sozialaren” bila

Altzairu herdoilgaitzeko hodiak egiten dituen eta arlo horretan munduko produktore nagusienetakoa den Tubacex enpresa arabarrak, akordioa sinatu du Kantabriako Gobernuarekin, Santander ondoan dagoen Marina de Cudeyo herrian lantegi berria eraikitzeko. Egoitza duen Aiala haranetik 100 kilometrora, Araban fabrikatzen dituen hodien eraldaketa prozesuari ekingo dio Tubacexek. Enpresa berriak haran horretako langabezia arintzen lagundu zezakeen, EAEkoaren batez bestekoa baino larriagoa baita. Konpainiaren egoitza soziala Laudion dago eta %20,5eko langabezia tasa dute han. Ez dakigu zenbat lanpostu sortuko diren, baina badakigu Tubacexek Marina de Cudeyon 10.000 metro koadro erosi eta 37.000 metro koadro erreserbatu dituela.

Zergatik aukeratu du Tubacexek Kantabria? Diotenez, Kantabriako Gobernuak lurrak merke eskaini dizkio, eta sindikatuekin “bake soziala” agindu dio, baita Arabakoak baino soldata baxuagoak ere. Tubacexek soldata kostuak murriztu eta lan-gatazkak saihestu nahi ditu nola edo hala.

Lakuako gobernuak, neoliberalismoaren kudeatzaile den neurrian, Enplegu kontseilariaren ahotik zera esan du: “Euskadik erakargarriago izan behar du Tubacex moduko kasuak ez errepikatzeko”. Eta honakoa gaineratu du: “Lan-gatazkak txarrak dira ekonomiarentzat, enpresentzat, baita langileentzat ere”. Hau da, “Euskadi erakargarriago” egiteko, langileek ez lukete protestatu behar, ez aldarrikapen edo grebarik egin behar ere, eta klase kontzientziari uko egin beharko liokete. Eta sindikatuek “bake soziala” bermatu behar lukete. Edozein egunetan Tubacexek Aialako instalazioak desegingo ditu –metro koadro askotxo aurreikusi du Kantabrian– eta errudunak langileak izango dira gainera! Erruduna kapitalismo basati eta harrapakaria da, ahalik eta kostu gutxienarekin etekin handiena nahi baitu. Eta horretarako “bake soziala” izateko bermea eskatzen du… Hilerrietan baino ez dago hori!


Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude