Artearen akuilu

Emakumeek biluzik egon behar dute Metropolitan Museora sartzeko?
Emakumeek biluzik egon behar dute Metropolitan Museora sartzeko?
Urtarrilaren 6a bitarte egongo da zabalik, Bilboko Alondegian, Guerrilla Girls kolektiboak 1985-2013 epean egindako ekintzen erakusketa. Kartelak eta leloak biltzen ditu nagusiki. Tximino maskarak eraman ohi dituen gerrilla feministak estetika eta politika elkarri loturik joan daitezkeela erakusten du. Emakume sortzaileek osatutako taldea da, eta aurpegia estaltzen dute, euren ekintza estetikoak eraginkorragoak izango direlakoan. Salatzeko modu asko dago, eta emakumeona Artean kokatzen da. Sortzaileak izanik soberan dute irudimena. Ekintza politikoak eta ekintza estetikoak bat datozela edo etorri daitezkeela erakustea dute helburu.
 
1985ean AEBetan sortu zen Guerrilla Girls mugimendua, New Yorkeko Moma Arte Modernoko Museoak antolatutako erakusketa batean, hain zuzen. Hango atarian tximino mozorroa jantzita bildutako ehunka emakumeek salaketa garbia zuten museoari eta munduari azaltzeko: emakumeen lekua aldarrikatzea. 163 sortzaile bildu zituen nazioarteko erakusketa hartan, emakumezkoak 13 besterik ez baitziren.
Guerrilla Girls mugimenduak Artean ohikoa den egia deseroso bat erakusten du, eta bertan dabiltzan askorentzat, hezur-haragizko amesgaiztoa dira. 
 
Artea arterako beraz, Artearen eremura mugatzen baitira sortzaile hauek. Alondegiko erakusketa honek azken urteetan burututako ekintza eta salaketen berri ematen digu hari kronologiko bati jarraituz, 1985etik hasi eta gaur arte. Erakusketaren hasieran, bildumazaleei bidalitako gutuna ageri da: “Jakinarazi digutenez, zure bildumak, bilduma gehienek bezala, ez du emakumeek sortutako behar adina artelan. Ondotxo dakigu oso gaizki sentitzen zarela horregatik, eta berehala zuzenduko duzula egoera. Bihotz-bihotzez: Guerrilla Girls”. 
Guggenheimi ere egin zioten kritika: “Guggenheimen zer berri artearen zalerik zorrotzenentzat? Betiko asmoak: arrazismoa, sexismoa, klasismoa, adinaren araberako bereizkeria, eurozentrismoa, nepotismoa, elitismoa, falozentrismoa. Zorionak Guerrilla Girlsen partetik. Jantzi mozorroa eta egin bat gurekin!”. 
 
New Yorkeko Whitney Museoko bienaletan honakoxeak izan ziren  zifrak: 1991n, %4,4 emakume beltz, %5,9 gizon beltz, %29,4 emakume zuri, %60,3 gizon zuri. 1995ean, %5,5 emakume beltz, %11,1 gizon beltz, % 27,7 emakume zuri, %55,5 gizon zuri. Datuok eta beste zenbait daude ikusgai Guerrilla Girlsen erakusketan. 
 
Erakusketa ikustera joan nintzenean, ikusle gutxi zegoen, baina han ziren guztiak emakumezkoak ziren. Emakumeak, eta gehienak sortzaileak, esango nuke, sobera ezaguna zaien errealitateari begira.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude