"Literatura nahitaezko premia baten adierazpena da"

  • Politikaria, abokatua eta euskaltzaina da. Alta bada, Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak (Pamiela) liburuaren zioaz mintzatu gara berarekin, filosofoa eta idazlea ere bada-eta, oparoa gainera. Bere kontuek –ipuinek– norbanakoaren estetikatik nor-anizkoaren etikan hartzen dute funtsa, absurdoaren (des)teoria kaotikoan oinarrituta. Absurduko kontuendako toki bat nahi du literaturan.

Josu Santesteban.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Alemaniako grabatu herrikoi batek (XVI. mendekoa) ilustratzen du Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak liburuaren azala. Pamiela argitaletxeak hautatua da, liburuaren egileak erran digunez: “Kontuak edo ipuinak absurduaren nire ikuspegi filosofikotik idatzita daude. Absurduaren (des)teoria kaotikoa hitzaurrean hori aztertzen eta argitzen saiatu naiz. Nire filosofia tesia presokratikoen hizkuntza filosofikoari buruz egin nuen. Ukoreka, Badena dena da eta Arian ari trilogian haren funtsa ere badago. Tesia hitz bati buruzkoa da: Dena. Ser, être, to be... Aldi berean, dena guztia ere bada. Absurduko kontuak azaldu ditut ipuin hauetan, filosofikoak ere badirenak”.

Euskomunia ala Zoroastroren artalde izena du zure lehen narrazio liburuak. Zorotasunaz idatzi duzu ere azken honetan. Zer dira Absurduko kontuak?

Literatur lana da, baina bizimoduari buruzkoa ere bada. Kokapen berezian gertatzen dira kontuak, Kokoherrin, zoroen herrian. Herri horren arazoak eta gorabeherak agertzen dira kontu bakoitzean. Badute kritika iluna, baina normalean eroen herri ipuinak –txisteak ere batzuetan– kontatu ohi diren bezala idatzita daude. Ikuspegi literarioagoa emanez asmatutako kontuak dira. 11 argitaratu ditut; baditut bestelakoak ere hor nonbait.

Nola definituko zenituzke ipuinok?

Kontu mota bat da. Pikaro eta bihurrien kontuak izanik ere, hauek beste espezie batekoak dira, pertsonaiek ez dute hainbeste axola, kolektibitatea edo herria da inporta duena.

Politikaria, lege gizon, filosofoa eta literatur egilea zara, euskaltzaina halaber. Zoro landa ere bada zurea, zoro samar zure bizimodua.

Denok dugu zerbait mundu horretatik, denok izaten baititugu ametsak. Lo gaudenean egiten ditugun ametsak askotan ez daude logikaren menpe, beraz, denok aitortu behar dugu zorotasuna ez zaigula guztiz arrotza, Kokoherri ez zaigun bezala. Kokoherri besteen herria da, baina azpi-azpian beste horiek gu gara. Egia da, nire bizitzak baditu gorabehera asko, eta gure herri honek ere bai, nahiz eta batzuetan neurri edo nora bakarreko gizona izaten saiatzen naizen edo espezialista izaten hartzen dudan xedetzat. Dena den, politikan ari naizenean filosofiako iritziak ezin ditut alde batera utzi, eta filosofiaz ari naizenean politikagintzan egindakoa ere ez. Eta berdin beste arlo batzuetan.

Kokoherri besteen herria da, baina azpian beste horiek gu gara... Sakondu aburu horretan, arren.

Kokoherri da guztiok arrotza bezala jotzen duguna, baina, azkenean, gure baitako arroztasuna agertzen diguna nolabait. Koko hitza agertzen da gure ohituretan toki askotan. Kokoa arrotza zen, baina ez zentzu txarrean, demagun, maketo bezala, beste modu batean baizik. Orixek erabiltzen du koko hitza, Euskaldunak poeman esate baterako. Iruñean, erdaraz ari garenean, “Que viene el coco!” diogu. Leitzan erdaldunek erabiltzen zuten koko hitza, herrira etortzen zirenek, euskaraz ez zekitenek eta euskaraz ikasi nahi zutenek, ez ziren euskaldun peto-petoak, askotan ondoko herrikoak ziren, arrotzak. Kokoherri arrotzen herria da, baina arrotz horien tartean ere gu bagara.

Klanak daude Kokoherrin: Hitzontzi, Jakineltze, Ustepuxika taldekoak, besteak beste.

Eta agintariak: auzapeza, apaiza, baita petrikiloa ere, bere buruari sendalaria edo curandero esaten diona. Klanak badaude, baina ez dira talde definituak. Kontu mota honetan protagonista beti herria da, protagonista herria denez gero, izenak aldatzen dira, pertsonaiak ez daude guztiz despribatuak, ezta guztiz definituak ere, deskribapenen bat edo beste baino ez dute. Taldeak du garrantzia, baina pertsonaiek beraiek alkatea, apaiza, herrizaina, petrikiloa edota tratulariarekin –boterearekin eta indarrarekin– dituzten harremanek definitzen dute taldea.

Inorrezko, Inonezko edota Inoizko izeneko pertsonaiak ere badaude.

Halako asmaketak egitean saiatzen naiz inor ez diren batzuk agertzen, baina hor dabiltzanak, nonahi edota noiznahi, txantxetan eta gezurretan, apustuak eginez, egiaren eta gezurraren arteko gehiegikeriak eginez.

Kokoherri Euskal Herria ote?

Zalantzarik gabe.

Azken ipuinak taia delakoan hartzen du funtsa.

Taia Leitzan ezagutu nuen, baina gehiago erabili zen Goizuetan edo Arantzan. Iruñean oraindik esaten dute “comprar a la osca”. Taian koskak eginez erosten zen. Nik Iruñeko dendetan ezagutu nuena ez zen taia jada, erregelak edo izaten ziren. Ohitura berezia zen oso. Taiaren lekukotasuna eman nahi nuen kontu horrekin, baita aditzera eman ere dirua ez dela hain zaharra: 3500 urte baino ez ditu. Egiptoko kulturetan ez zen dirua erabiltzen, Greziaren garaikidea da. Taia gure kulturaren ezaugarria da, gaur dauden bitarteko digitalekin eta birtualekin halako irudikapenak egin litezke. Taia digitala proposatzen dut nolabait diruaren truke bezala, bera bihurtu liteke diru fisikoaren ordezkoa.

Hiztegian nekez aurki daitezkeen hitzak darabiltzazu: palda, idoi, errelo… Sopikun hitza bestalde. Zeren sopikun da Patxi Zabaleta?

Sopikuna kidea da, kide mantentzen dena une zailetan. Sopikun da ondoan dena, albokoa. Ez dut nire burua horretan irudikatu nahi. Edo bai. Nola gerta. Unean une, bataren edo bestearen paperak egiten baititugu. Horixe adierazi nahi dut.

Kontalari ospea duzu.

Bai, atsegin dut kontua. Kontalariak badu beti kutsu zaharkitu pixka bat. Nonbaitetik etortzen diren kontuak, antzinako kontuak, ekartzen ditu. Absurduko kontuek antzinaz hitz egiten dute, badira bat edo bi, baina gehienak etorkizunari buruzko kezkez ari dira, diruarekin edo aurrerapenarekin zerikusia dute. Etorkizunari buruz ari da kontalaria, eta nahitaez kontalari errepikatzailea ageri da. Protagonistei arazo absurduak sortzen zaizkie eta aterabide absurdua ere ematen dizkie ipuinei, ez da ezer konpontzen ipuin hauetan. Ipuinak dira, ez dira nobelak. Tira, nobeletan ere ez da deus konpontzen.

“Toki bat literaturan absurdoko kontuendako” aldarrikatu duzu prologoan. Leku bat literaturan eskatzen ote duzu?

Kontu hauek ipuin espezie bat izan daitezke, egitura egokia dute literatura egiteko. Berezko ezaugarri batzuk dituzte. Alegia, kontu absurduak txantxetan edota txisteen bidez adierazten saiatzen gara. Euskal Herrian ohitura zaharra da eroen kontuak. Donostiarrek Bilbotarrez hau edo hori diote, hauek ere haietaz; gipuzkoarrek nafarrez eta alderantziz. Orobat, herri bakoitzaren ondoan badago herri ero hori. Andaluzian, esaterako, Lepeko kontuak oso ezagunak dira. Klase guztietako kontuak dira, literatur mota baten errebindikazioa da nolabait. Ez da nire eskaera pertsonala horregatik.

Kontuek hitzaurrea ere badute, filosofian oinarritua: Absurdoaren (des)teoria kaotikoa saioa.

Mendebaldeko kulturetan, goi-mailan ere, filosofiak sakralizatu du logika. Liburuan diodanez, Aristotelesen libururik ezagunena Metafisika omen da, fisikaz harantzago teoria. Baina egiazki, Aristotelesen ondore guztia, pentsaera baldintzatu duena ez da Metafisika, Organon baizik. Logikaz ari da. Hori onartu izan zen geroago, Kantek errepikatu zuen, eta egun metafisika mota guztietan onartuta dago, baita dialektika mota guztietan ere. Horregatik, Kosmosaren eta fisikako arau nagusien aurrean –pentsamendu nagusiaren arauak– absurduaren bilakaeraren eta aldaketaren ikuspegia ipintzeak badu esanahia. Gero eta gehiago gainera. Izan ere, fisikaren arauak aldatzen ari dira. Orain, genesi berri bat aurkezten ari zaigu, ez dator logikatik baina logikaren bidez ikusten saiatzen gara.

Albert Camus ere hizpide duzu, besteak beste.

Camusek absurdismoaren teoria landu zuen, baina bere teroria existentzialista da, eta absurdua erabiltzen du logikak ez duela zentzurik esateko. Dena absurdua dela zioen eta horrek etsipena ekarri zion. Nik ordea, absurduaren des(teoria) egin dut, absurdua desegiten dut, absurduak ez baitu teoria izaterik.

Horregatik kaotikoa! Bizitza totun revolutun izaki, zure literatura ere horren ondorioa ote?

Literatura bizitzaren parte bat da, denok dugu zerikusirik. Idazle ez dena irakurlea da, eta irakurlea eta idazlea ez dena, nolabait, beste komunikabideen bitartez, nolabaiteko lotura badu literaturarekin. Gizarteak bere adierazpenak egiteko behar duen bide bat da literatura. Askotan literaturaren adierazpenik apalenak esaera zaharrak edota txisteak dira, horiek ere erabiltzen dira norberaren pentsamendua taxutzeko. Literatura bizitza da, eta hori totun revolutun horretan azaltzen da. Ikasten edota eskas dituzun horiek dira. Funtsean, zure nahiak adierazteko bitartekoa edo modua da literatura.

Filosofoa ez ote zaio gailentzen literatur egileari zure kasuan?

Saiatu naiz filosofia gehiegi ez sartzen. Garai batean irakurle askotxo izan nuen, aipatutako trilogiaren irakurleak, eta horietako batzuek esaten zidaten filosofia sartzea astuna egiten zitzaiela. Orduan, hemen, Absurduaren (des)teoria kaotikoan alde hori laburbiltzen saiatu naiz, ipuinetan ere azaltzen da zeharka. Egia da, batzuetan maisu kutsuaren adierazpenak egitea saihestu nahi duzun arren, ezin diozu ihes egin, eta hori akatsa da.

Literaturak laguntzen gaitu bizitzen?

Bizimoduak ez gaitu asebetetzen, badauzkagu etsipenak, baina literatura ere ez da asegarria. Literatura nahitaezko premia baten adierazpena da.

Trintxerpe hartatik Zabaleta hau

Gorka Trintxerpe ezizenez kaleratu zituen Zorion baten zainak eta Ezten gorriak lehen poesia liburuak, frankismo garaia zen. Patxi Zabaletak dioenez, olerkia paperean zahartzen da, horitu, eta urteetara irakurtzen duzunean, idatzia ez da idatzi zenuenean bezalakoa. Denbora ez da alferrik iragaten.

Ia genero guztiak landu ditu. Anjel Lertxundi du gustuko idazlea, euskaraz. Gaztelaniaz, berriz, Pío Baroja: “Bi lerrotan pertsonaia bat azaltzen du, eta bi lerrotan abandonatzen. Aparta da”. François Mauriac ere du idazle kuttun. Honen eragina azpimarratu digu.

Ohar juridikoa, literarioa eta zinikoa testu laburra idatzi du azken liburuan: “Batetik kritika sakona, zentzuduna eta zorrotza faltan hartzen dut. Horretaz gain, nire bizipenetan baditut kontu bitxiak. Zorion baten zainak liburuaren olerki bat –baita beste poema batzuk ere– musikatu zuen Iparraldeko talde batek niri deusik esan gabe. Nire nobelaren bat ere aurkeztu zuten lehiaketara. Ez zuten saritu, baina epailetako batek ez zekien nirea zenik ere. Beste garaiak ziren noski. Hala ere, esaten dut ez ditzatela poemak musikatu ezer adierazi gabe. Irakurri eta kritikatu bai, noski”.

Joxemiel Bidadorri gorazarrez

Ukoreka, Badena dena da eta Arian ari trilogia eta Errolanen harria nobela Txalaparta-rekin kaleratu zituen. Zabaletak idatzi duenez, argitaletxeak ez zion Eneko Aritzaren hilobia nobela arrazoi politikorengatik argitaratu: “Politikan krisi bat iritsi zen eta EPPK-k (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) pertsona non grata izendatu ninduen. Samina handia bizi izan genuen familian. Nik presoei buruzko gauza berak defendatu ditut beti eta hala segitzen dut. Alaba preso izan baino lehen, orain preso dagoenean, eta egongo ez denean ere defendatuko ditut. Orduan lagun batzuk izan nituen alboan, Joxemiel Bidador horien artean. Joxemielek bazuen ezaugarri on asko, eta horietako bat hauxe: Nafarroako euskal idazleen lanak zuhurtasun handiz ikertu zituen. Idazle gutxi gineneko garaiko egileak eman zituen ezagutzera, nafar literatura bultzatuz. Nire kasuan, esaterako,1972an, TOPek (Tribunal de Orden Público) Zorion baten zainak debekatu zuen. Joxemielek horiek guztiak gogorarazi zituen. Lan handia egin zuen. Goiz hil zen, zoritxarrez”.

Korori, Olatzi eta Mirentxuri eskainia

Absurduko kontuak edo zoroen herriko kronikak liburua “Hizki xehez egunero Euskal Herriaren askatasuna idazten dutenei” eskainia da. Laster lau urte eginen ditu preso alabak: “Inor ez dago prest senide bat espetxean edukitzeko. Luze eta gogorra egiten ari zaigu. Askotan esaten diot berari, gazteagoa izaki eta alaba: ‘Ni geldituko naiz, eta joan zaitez zu’. Despedida unea izaten da gogorrena”.


Azkenak
71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Galizieraz egiteagatik eraso egin diote espainiar batzuek turismo-gida bati Galizian

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-22 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniar nazionalismoa hasi da berragertzen mozorrorik gabe

Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]


2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


2025-07-22 | ARGIA
Kanakyko independentistek eta Frantziak adostutako akordioa eztabaidatuko dute oinarriek egunotan

Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Eguneraketa berriak daude